22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Iruñeko Udaleko lan-kontratudunen hitzarmeneko aldaketa 2005etik 2007ra bitarteko urteetarako

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2008ko abenduaren 16an onetsi zuen Iruñeko Udaleko lan-kontratudunen 2005etik 2007ra bitarteko urteetarako hitzarmena aldatzen duen dokumentua. Honela dio:

"Iruñeko Udaleko lan-kontratudunen 2005etik 2007ra bitarteko urteetarako hitzarmena aldatzen duen akordioa, Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko otsailaren 15eko erabakiaren bidez (13/PR) onetsia. 2005eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an, argitaratua Lan zuzendari nagusiaren 193/2005 Ebazpenaren bitartez.

CC.OO. eta UGT sindikatuak, Negoziazio Mahaiko kideak, Udal Administrazioarekin bildurik, eta Iruñeko Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontuei egindako zuzenketa onestearen ondorioz,

Erabaki dute:

1. Enplegu sozialeko arduradunaren kategoria profesionala eta enplegu sozialeko ofizialarena ezartzea.

2. 12.14 artikuluari idazketa berria ematea, testu hau alegia:

12.14.a) Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko aldi baterako lanpostu hauei ordainsari hauek esleitzen zaizkie:

-Lantegi-eskolako zuzendaria, B maila, %35 bateraezintasunagatik eta %16,88 lanpostuagatik.

-Irakaslea, B maila, %35 irakaskuntzagatik eta %6,88 lanpostuagatik.

-Monitorea, C maila, %59,52 lanpostuagatik, eta %12 F.L.agatik.

-Etxez etxeko laguntzako familia laneko teknikaria, B maila, %35 bateraezintasunagatik eta %6,88 lanpostuagatik.

-Gizarte egokitzapeneko teknikaria (gizarte hezitzailea eta bergizarteratzeko artekaria), C maila, %28,52 lanpostuagatik eta %12 F.L.agatik.

-Prestakuntza ikastaroetako monitorea, D maila, %35 irakaskuntzagatik, %53,35 lanpostuagatik eta %12 Foru Legeagatik (lantegi-eskolako monitore tutoreekin parekatuak).

-Arduraduna, C mailaren parekoa, lanpostuko osagarria, %14,52koa, eta %10ekoa, arrisku bereziagatik.

-Lehen mailako ofiziala, D mailakoa, lanpostuko osagarria, %12,35ekoa; %12koa, Foru Legeagatik eta %10ekoa, arrisku bereziagatik.

1b) Hauek izanen dira enplegu sozialeko langileen ordainsariak:

Gizarte enpleguko

arduraduna C %12 %23,57 %10

Langilezaina D %12 %14,35 %10

Enplegu sozialeko

1. mailako ofiziala D %12 %23,95 %10

Peoia E %15 %11,77

3. 12.31. artikuluaren hirugarren lerroaldea aldatzea, honela geldituko baita:

Igandez edo jaiegunez egindako aparteko ordu bakoitzeko ordainsaria %25 igoko da laneguneko aparteko orduari dagokionaren gainetik.

4. Proposamenak 2008ko urtarrilaren 1ean izanen ditu ondorio ekonomikoak.

Iruñean, 2008ko abenduaren 11n.-Iruñeko Udalaren izenean, Eduardo Palacios Sureda, Funtzio Publikoaren zinegotzi berezia; U.G.T.ren izenean, José Torres Carbia eta CC.OO.en izenean, José Javier Astíz Montero."

Iragarkiaren kodea: L0901739