22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRAFUENTES

NA-10.544 ehiza barrutia berritzea

Mirafuentesko Udalak, 2008ko abenduaren 18an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Zuñiga, Nazar, Otiñano eta Mirafuentesko herriek osatutako NA-10.544 ehiza barrutiaren berrikuntza sustatzea, eta haren titulartasun komuna ezartzea. Hauek dira barrutian sartutako mugapeak: Zuñiga, Nazar, Otiñano eta Mirafuentes, eta Mataverde fazeria. Jakinarazpenetarako, Zuñigako Udalaren egoitza hartu da: Plaza del Frontón, zk. g. 31284 Zuñiga (Nafarroa).

2.-Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 26.1 artikuluari jarraituz, aprobetxamendu hauek esleitzea:

-Ehiza xeheko aprobetxamendua: zuzenean, Herriko Ehiztarien Elkarteari, legez eratua baitago.

-Ehiza larriaren aprobetxamendua: tokian tokiko entitateek kudeatuko dute, ehiza barrutiaren titularrak baitira.

3.-Erabaki hau entitate honen iragarki oholean ikusgai jartzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartaraztea argitaratu eta biharamunetik, 15 egun baliodunean, espedientea ikusgai egonen dela udal bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek uko espresa aurkezteko modua izan dezaten beren lurrak ehiza barrutian sartzeari.

Mirafuentesen, 2008ko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, Angel Chasco Arzoz.

Iragarkiaren kodea: L0901233