22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko urtarrilaren 27ko 20/2009 ebazpenaren bidez erabaki zen hasiera batean onestea 5. poligonoko 327 eta 340. lurzatien xehetasun azterlana. Haren xedea da 5. poligonoko 327 eta 340. lurzatietako eraikuntzaren bolumenak eta lerrokadurak berrantolatzea eta, hartara, bi lurzatietako eraikuntzaren tipologiaren araberako banaketa proposatzea. Hori guztia María Nieves Boneta Navarrok sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0901426