22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2009ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Cristina Elizalde Juanikotenak sustaturiko xehetasun azterlana, Etxebertzea etxeko eranskinen bolumenak antolatzeko. Hura 14. poligonoko 232. lurzatian dago, Lekarozen. Horiek guztiak horretarako ireki den espedientean daude.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0901543