22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2008ko azaroaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 578. lurzatiaren (Kale Nagusia, 59) xehetasun azterlana, Matías Rayo López-Villalón jaunak sustatu eta Guillermo Muruzabal eta Gurutze Elósegui arkitektoek prestatua, bolumenen lekualdatzea zehazteko Udalarena den UE-4 unitateko R8 lurzatitik, gorape itxia egiteko.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2008ko azaroaren 12an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0901311