22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Arbizuko Udal Planeko 24. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatua. Hasierako onespena. Ultzuar industrialdea handitzea

Ikusirik Arbizuko Udal Planeko egiturazko aldaketaren 24. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuaren proiektua. Horren xedea da Ultzuar industrialdea handitzea, Arbizuko Udalak sustaturik, eta Xavier López de Uraldek prestaturik. Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Arbizuko Udal Planeko egiturazko aldaketaren 24. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatuaren proiektua. Horren xedea da Ultzuar industrialdea handitzea, Arbizuko Udalak sustaturik, eta Xavier López de Uraldek prestaturik.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hilabetekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesdunek proiektua azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketaren proiektuaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, dagokion txostena eman dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arbizun, 2008ko abenduaren 22an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0901308