22. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 2an hartua, Pedro Abete Uriz jauna Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko kide izendatzen duena.

Berraztertze errekurtsoari eta inpugnazio ekonomiko-administratiboei buruzko Nafarroako Foru Komunitateko Erregelamendua uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. 21.3 artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak du eskumena Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko kideak izendatzeko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Pedro Abete Uriz jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko kide izendatzea.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0901893