21. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. MANUNET, ETEen nazioarteko lankidetza bultzatzeko I+G+I proiektuak finantzatzeko programak.

Manunet Europar Programan parte hartzeko epeen berri ematen da. Programa horren barrenean, Nafarroako enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoek, atzerriko enpresa batekin lankidetzan, aurkezten dituzten Fabrikazio sistemei buruzko I+G+I proiektuak egin daitezke.

Helburua:

Manunet programa 2010-2011 urtean fabrikazio sistemei buruzko I+G+I jarduerak atzerriko ETE batekin lankidetzan egiten dituzten edo egin nahi dituzten Nafarroako ETEentzat da bereziki. Atzerriko ETE horrek proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egon beharko du.

Programa honetan zentro teknologikoek, unibertsitateek, aholkularitza enpresek eta bestelako enpresek ere parte hartzen ahalko dute, betiere baldintza hauek betetzen badituzte: proiektuan gutxienez bi ETEek parte hartzea, horietako bat atzerrikoa izatea eta atzerriko ETE hori proiektuaren lurralde eremuaren barrenean egotea.

Eskaintzak aurkezteko epea:

Eskaerak eta memoria teknikoak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 20an bukatuko da.

Parte hartzeko baldintzak eta finantziazioa:

Parte hartzeko baldintzak eta hasierako eskaera egiteko inprimakiak proiektuaren webgunean (http://www.manunet.net) edo Nafarroako Gobernuaren webgunean begira eta jaso daitezke.

http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/Inn ovacion+Empresa+y+Empleo/2007A10MANUNET.htm

Eskualdeen arteko lankidetza proiektuetan parte hartzen duten bazkide nafarren finantziazioa Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren indarreko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen da, zehazki, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan adierazi bezala, horren bidez onetsi baitzen ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako laguntzen araubidea. (2000ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa).

Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo:

Enpresa Zuzendaritza Nagusia.

Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzua

Tomás Caballero parkea, 1, 4. solairua

Tel.: 848 42 76 58

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria, Rafael Muguerza Eraso.

Iragarkiaren kodea: F0900645