I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
188/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EDU izateko 5 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 26ko 188/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EDU izateko 5 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi du eta honela banatu ditu lanpostu hutsak:
María Teresa Gaztelu Sanz andreari 37468 zenbakiko lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia, Iruñean aritzeko.
María Socorro Rebolé Orte andreari, lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Donibaneko OOLTan.
María Carmen Torres Esparza andreari, lanpostu huts bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Kudeaketa Zuzendaritzan
María Carmen Izcue Argandoña andreari 1690 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.
Edurne Etxenike Sala andreari, 5414 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.
María Aurora Salaverri Nieto andreari, lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Donibaneko OOLTan.
Ana María Rípodas Agudo andreari, 7540 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.
Ana Isabel Torrea Lus andreari, lanpostu huts bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ubarmin Klinikan.
Miriam del Villar Cruz andreari, lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tafallako OOLTan.
Juana María Oscáriz Moso andreari, lanpostu huts bat Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitalean.
María Concepción Gurbindo Elizari andreari, lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zangozako OOLTan.
Miguel Angel Calvo Herrero jaunari, burutza batean ari denari, 3116 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako El Vergel zahar-etxeari atxikia, Iruñean aritzeko.
Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdi honetako 3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, burutza bat betetzen ari diren lehiakideek lanpostu bat eskuratuz gero, burutza utzi beharko dute.
Deialdia 2007ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n.
Iruñean, 2009ko urtarrilaren 26an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0901725