Iragarkia
21. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 18a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.4. Ebazpenak
492/2008 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2009-2010 ikasturterako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egiten duena
Kontuan harturik Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren V. kapitulua, VI. kapitulua, bigarren atala, eta VIII. kapitulua; hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia ezarri duen ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuko VI. kapitulua; abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua; maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua; Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide nagusiak ezarri dituen otsailaren 13ko 35/1995 Foru Dekretua; Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako heziketa zikloen curriculumak eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzakoak ezarri dituzten foru dekretuak. Zilegi da heziketa zikloetara irakaskuntzako beharkizunak bete gabe sartzea, baldin eta hezkuntzako administrazioek arautuko duten proba bat gainditzen bada.
Ikusita heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdiari buruz Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena.
Deialdiko epeei buruzko, izen-emateei buruzko, epaimahaien eraketari buruzko eta, oro har, heziketa zikloetan sartzeko probei buruzko arauak ezartzearen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenik.-Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egitea, 2009-2010 ikasturterako, ebazpen honetan ezartzen diren oinarriei jarraikiz.
Alderdi orokorrak
1. Proba mota eta modalitateak:
a) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba: proba modalitate bakarra.
b) Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko probak: egin nahi den heziketa zikloaren arabera lau proba modalitate daude:
-Zientifiko-Teknologikoa.
-Osasun Zientziak.
-Gizarte Zientziak.
-Arteak
2. Hurrengo heziketa zikloetara sartzen ahal da:
a) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzeak edozein lanbide arloko erdi mailako heziketa zikloetan sartzea ahalbidetuko du, Arte Plastikoena eta Diseinuarena barne. Azken horietan sartzeko gaitasun artistikoaren proba gainditu beharko da.
b) Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzeak, gainditutako proba modalitatearen arabera, ebazpen honen IX. eranskinean ezartzen diren lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetan sartzea ahalbidetuko du.
3. Era berean, goi mailako heziketa zikloko edozein proba modalitatetik Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko heziketa ziklora sartzen ahal da.
4. Sartzeko proba gainditzen dutenek hurrengo plazen erreserban sartzeko aukera izanen dute:
-Erdi mailakoa: 4 toki.
-Goi mailakoa: 6 toki, horietatik 4 Nafarroako Foru Komunitatean 2007-2008 eta 2008-2009 ikasturteetan prestakuntza ikastarotik heldu diren izangaiendako izanen dira.
5. Deialdi honetako sarrera probetarako izena eman eta aurkeztu arren, heziketa zikloetan sartzeko proba beste autonomia erkidego batean gainditu dutela erakusten duen ziurtagiria duten izangaiek ziurtagiri hori aurkezten ahalko dute izena eman duten ikastetxean, betiere deialdi honetako sarrera proben behin betiko emaitzen aktak argitaratu baino lehen. Egiaztagiri horrekin batera Nafarroan egindako proban lortutako emaitzen ondoriozko eskubideei uko egiten diola adierazten duen agiria ere aurkeztu beharko du izangaiak, III. eranskineko ereduaren araberakoa. Ikastetxeak uko egite horiek Koordinazio Epaimahaiari igorriko dizkio.
Izen-ematea eta betebeharrak
6. Sarrera probetan izena emateko honako beharkizun hauek bete beharko dira:
a) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba:
-Gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.
-Heziketa zikloetan sartzeko titulazioa ez edukitzea.
-Heziketa zikloetan izen-ematea egitea.
b) Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko probak:
-Proba egiten den urtean 19 urte beteak izatea, edo proba egiten den urtean 18 urte beteak izatea eta egin behar den proba modalitateak sartzeko aukera ematen duen edozein lanbide arloko teknikari titulua izatea, ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
-Heziketa zikloetan sartzeko titulazioa ez edukitzea.
-Heziketa zikloetan izen-ematea egitea.
7. Sarrera proban eta heziketa zikloan izen-ematea 2009ko martxoaren 2tik 6ra eginen da, biak barne, lehen-lehenik aukeratu den heziketa zikloa egin nahi den Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxean, VI. eranskinean zehazten den moduan.
Izen-emate inprimakian Koordinazio Epaimahaiari hurrengoa eskatzen dioten adierazi beharko da:
a) Nafarroako Foru Komunitatean aurreko deialdian gainditutako arloaren edo zatiaren kalifikazioa kontuan izatea.
b) Probaren arlo edo zati batetik salbuetsia izatea.
c) Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egin edo egiten ari diren pertsonek soilik adieraziko dute zati komuneko irakasgaien aukeraketa, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Dena dela, prestakuntza ikastaroa 2008-2009 ikasturtean egiten ari diren izangaiek aukeraketa hori aldatzen ahalko dute 2009ko apirilaren 16a baino lehen .
d) Egokitzapena minusbalioa dela eta.
Dokumentazioa
8. Izena emateko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-V A-B eranskinean ageri den eredu normalizatuaren araberako izena emateko eskabidea, erdi edo goi mailakoa.
-I. eranskinean zehaztutako zinpeko aitorpena.
-Indarrean dauden Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia.
-Nafarroako Foru Komunitateko aurreko deialdian probaren zatiren bat gainditu izana egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua.
-Minusbalioa dela eta egokitzapena eskatzen duten pertsonek, dagokion ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
-Probaren zatiren bat egitetik salbuetsiak izatea eskatzen duten pertsonek dagokion ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, hezkuntzari buruzko dokumentuak direnean. Lan-esperientzia aipatuz gero, dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:
-Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira.
-Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura lan egiten duten langileak izanez gero, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea.
-2008-2009 ikasturtea baino lehen egindako prestakuntza ikastaroaren irakasgai komunen, modalitatekoen eta aukerakoen kalifikazioak jasoko dituen norberaren ikasketen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
9. Izen-emateak hartzen dituzten ikastetxeek Koordinazio Epaimahaira igorriko dituzte, 2009ko martxoaren 12a baino lehen, ikasturte aurreko prestakuntza ikastaroaren salbuetsita izateari, zati bat gainditu izana frogatzeari, minusbalioa dela eta egin beharreko egokitzapenari eta 2008-2009 baino lehenagoko ikasturtean prestakuntza ikastaroaren ikasketa ziurtagiriari buruzko agiri guztiak.
Halaber, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa irakasten duten ikastetxeek, ekainaren 1a baino lehen, lortutako kalifikazioak igorriko dituzte Koordinazio Epaimahaira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 222/2008 Ebazpenaren 25. puntuarekin bat.
10. Bidezko arrazoiak direla medio izen-ematea aurreikusi den epean egiterik izan ez dutenek, zilegi izanen dute probetan izen-emateko eskaera egitea, sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiburuari igorritako eskabide baten bidez; eskabide horretan adieraziko dute zergatik ezin izan duten inskripzioa egin. Eskabide hori Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo kalea, 8) ikastetxeetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4. artikuluan ezarri diren bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko da. Aparteko eskaera horiek 2009ko martxoaren 18ra arte bakarrik onartuko dira.
Onartuen aktak argitaratzea eta erreklamazioak
11. Onartuen behin-behineko aktak 2009ko martxoaren 27an argitaratuko dira eta onartuen behin betiko aktak 2009ko apirilaren 21ean, izena emateko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrialdean (http://www.pnte.cfnavarra.es.).
12. Onartuen behin-behineko akten kontrako erreklamazioak 2009ko apirilaren 3a arte aurkezten ahalko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, koordinazio epaimahaiburuari zuzendutako eskabide baten bidez, II. eranskinean zehaztutako erreklamazio agiriarekin batera.
Epaimahaiak
13. Koordinazio Epaimahai bat eratuko da, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Mahaiburua Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da, eta idazkaria Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko teknikari bat. Mahaikideak, berriz, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Arte Plastikoen eta Diseinuaren irakasleen eta Arte plastikoetako eta diseinuko tailer-maisuen kidegoetakoak izanen dira.
Era berean, Koordinazio Epaimahaiak aholkulariak eska ditzake beharrezkoa iruditzen zaionean.
Koordinazio Epaimahaia 2009ko otsailaren 27an eratuko da.
14. Koordinazio Epaimahaiaren eginkizunak hauek izanen dira:
a) Hurrengo puntuan deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena proposatzea.
b) Sarrera probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.
c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.
d) Onartu diren izangaien behin-behineko eta behin betiko aktak argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.
e) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.
f) Bidezko diren probako zatietatik salbuesteko eskaerak ebaztea.
g) Prestakuntza ikastarotik datozen ikasleen kasuan, probaren emaitzari aplikatuko zaizkion hobariak zehaztea eta zati komunean irakasgaiak aukeratzeko eskubidea gauzatzeko eskatutako baldintzak egiaztatzea.
h) Egiten diren erreklamazioen gaineko ebazpena ematea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.
i) Sarrera probak behar bezala egin daitezen zaintzea.
j) Prozesuko aktak egitea.
k) Proba gainditzen duten izangaien ziurtagiriak egitea, bai eta probaren zati bat gainditu dutela edo proba osotik salbuetsita daudela egiaztatzen duten agiriak ere.
15. Ebaluazio Epaimahaiak osatu eta probetarako aholkulariak izendatuko ditu, Koordinazio Epaimahaiak erabaki adina, probetan izena eman duten ikasleen zenbatekoaren arabera. Ebaluazio epaimahaietako kideak eta zuzenketarako aholkulariak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.
a) Erdi maila: izangai kopuruaren arabera, beharrezkoak diren bezainbeste.
b) Goi mailan, honako modalitate bakoitzerako, eta izangaien kopuruaren arabera:
-Zientifiko-Teknologikoa:
-Osasun Zientziak.
-Gizarte Zientziak.
-Arteak
16. Ebaluazio Epaimahaien eginkizunak hauek izanen dira:
a) Probetara joatea eta haiek kontrolatzea.
b) Izangaien nortasuna frogatzea.
c) Probak zuzendu eta kalifikatzea.
d) Proben emaitzen aktak egin eta argitaratzea.
e) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.
b) idatz-zatiari dagokionez, agiriak aztertzean, izangairen baten nortasunaren inguruan zalantzarik izanez gero, kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaiak baimena emanen dio pertsona horri probak egiteko. Probak bukatuta, Epaimahaiak eskatuko dio bere nortasuna inolako zalantzarik gabe froga dezala, egokien deritzon prozeduraren bidez. Egiaztatu ezik, ulertuko da ez duela proba egin.
17. Aholkularien eginkizunak hauek dira:
a) Kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaia eratzeko ekitaldira agertzea (zuzenketarako aholkulariak).
b) Probak egiteko prozesua zaindu eta kontrolatzea (zainketarako aholkulariak).
c) Probak zuzendu eta kalifikatzea (zuzenketarako aholkulariak).
d) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea (zuzenketarako aholkulariak).
18. Ebaluazio Epaimahaietako kideak eta aholkulariak 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan edo Arte Eskoletan diharduten Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Arte Plastikoen eta Diseinuaren irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen kidegoetakoak izanen dira.
19. Ebaluazio Epaimahaietan mahaiburu bat eta ebaluatu beharreko arloen arabera Koordinazio Epaimahaiak zehazten dituen mahaikide eta aholkulariak izanen dira. Mahaiburua Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, Koordinazio Epaimahaiak proposatuta. Idazkari gisa, kiderik gazteena arituko da, salbu eta Ebaluazio Epaimahaiak beste bide baten bitartez hautatzea erabakitzen badu. Ebaluazio Epaimahaietako kideak eta aholkulariak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, Koordinazio Epaimahaiak proposatuta.
20. Abuztuaren 4ko 278/2008 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, heziketa zikloetan sartzeko proben prozesuan parte hartzea nahitaezkoa da eta bertan parte hartzen duten epaimahaietako kideei eta aholkulariei giza baliabideen kudeaketa sisteman ezarritako elementu aldagarrien zerrendako 536P kontzeptuagatik diru konpentsazioak ordainduko zaizkie.
21. Zikloetan sartzeko proben Ebaluazio Epaimahaiak osatuko dira:
-Erdi mailako epaimahaiak: 2009ko maiatzaren 20an.
-Goi mailako epaimahaiak: 2009ko maiatzaren 27an.
Probak egiteko tokia eta egunak
22. Berariazko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko probetarako izena ematen dutenek VII. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetan eginen dituzte proba horiek.
23. Izangaiek proba egiten denean indarra duen Nortasun Agiri Nazionala, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute probara. Probako ariketak egiteko beharrezko materialaren zerrenda izena eman den ikastetxeetan jarriko da jendaurrean, proba egin baino bi egun lehenago.
24. Koordinazio Epaimahaiak probaren zati bakoitzeko ariketak dituzten gutun-azalak emanen dizkie Ebaluazio Epaimahaietako buruei, deia egin baino ordu erdi lehenago. Halaber, Ebaluazio Epaimahaiek behar diren neurriak hartuko dituzte proben antolaketa eta garapena bermatzeko, ikastetxeko baliabideak kontuan hartuta, eta hurrenkera eta ordutegi honi jarraikiz:
a) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, 2009ko maiatzaren 25ean.
-15:30ean: deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.
-16:00etan: Soziolinguistika arloko ariketa; iraupena: 2 ordu.
-18:15ean: Matematikako ariketa; iraupena: ordu bat.
-19:20tan: Arlo Zientifiko-Teknologikoko ariketa; iraupena: ordu bat.
b) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, 2009ko ekainaren 4an eta 5ean.
Ekainaren 4an:
-15:30ean: zati komuneko ariketak egiteko deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.
-16:00etan: Hizkuntzako ariketa; iraupena: ordu bat.
-17:10ean: Historiako edo Artearen Historiako ariketa; iraupena: ordu bat.
-18:20an: Matematikako edo gizarte-zientziei aplikatutako Matematikako ariketa; iraupena: ordu bat.
-19:30ean: Atzerriko Hizkuntzako ariketa; iraupena: ordu bat.
Ekainaren 5ean:
-15:30ean: berariazko zatiko ariketak egiteko deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.
-16:00etan: gaitasun zientifikoko ikasgaien ariketa; iraupena: ordu bat eta hamabost minutu.
-17:25ean: gaitasun profesionaleko ikasgaien ariketa; iraupena: ordu bat eta hamabost minutu.
Arteen modalitateko berariazko zatiaren ariketak egiteko denbora 3 ordu eta 30 minutu izanen da, deialdiaren eta lehenengo ariketaren ordua gainontzeko modalitateentzako adierazitakoa izanen da.
Proben edukia, egitura eta kalifikazioa
25. Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.
Izangia guztientzako proba izanen da. Honen edukia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburu orokorretara egokituko da eta izangaiak ikasketa horiek aprobetxamenduz egiteko duen heldutasuna neurtuko dute.
Proba hiru arlotan antolatuko da:
-Soziolinguistika: Hizkuntza eta Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Ikasgai bakoitza 0tik 10 puntura kalifikatuko da eta arloaren nota bi ikasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da.
-Matematika: Matematika. 0tik 10era kalifikatuko da.
-Zientifiko-Teknologikoa: Natur Zientziak eta Teknologia. 0tik 10era kalifikatuko da. Epaimahaiak 7 galdera proposatuko ditu ikasgai bakoitzean eta izangaiak 14 galdera horietatik soilik 10 erantzun beharko ditu.
Probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi hamartarrekin, eta hiru arloen batez besteko nota eginda lortuko da; horretarako Nafarroako Foru Komunitatean aurreko deialdian gainditutako arloen kalifikazioak hartuko dira kontuan, izangaiek aurkeztutakoak. Proba 5 puntu edo gehiago lortuz gero gaindituko da.
Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak X. eranskinean ageri dira.
26. Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko probak.
Proba horren edukia, alde batetik, izangaiak Batxilergoko helburuei dagokienez duen heldutasunarekin dago lotuta, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloaren inguruko gaitasunarekin.
Probak bi zati izanen ditu:
a) Zati komuna, irakasgai hauekin:
-Hizkuntza:
-Matematika, gizarte-zientziei aplikatutako matematika edo artearen historia.
-Atzerriko hizkuntza.
-Historia.
Gizarte Zientzien eta Osasun Zientzien modalitateetan izen-emandako izangaiek Gizarte-zientziei Aplikatutako Matematikako ariketa eginen dute eta modalitate Zientifiko-Teknologikoan izen-emandakoek, Matematikako ariketa.
Egin behar den proba modalitate bereko prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin edo egiten ari diren pertsonek aukera izanen dute proposatutako ikasgaien bi ariketak egiteko, izen-emate inprimakian adierazitakoaren arabera, betiere hurrengo baldintzak betetzen badituzte:
a) Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egin izana edo egiten aritzea.
b) %15eko hutsegite baino gehiago ez izatea prestakuntza ikastaroko irakasgai bakoitzaren ikastorduetan (justifikatuta nahiz justifikatu gabe). IV. eranskinean adierazitako ereduaren arabera justifikatuko da hori.
c) Preskuntza ikastaroko irakasgai guztiak gaindituak izatea.
Arte modalitateko izangaiek Hizkuntzako, Artearen Historiako eta Atzerriko Hizkuntzako (ingelesa edo frantsesa) ariketak egin beharko dituzte.
b) Berariazko zatia.
Gaitasun zientifikoko eta gaitasun profesionaleko irakasgaietan antolatuko da, proba modalitate bakoitzerako bereizita.
Modalitate Zientifiko-Teknologikoa:
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak: Fisika eta Kimika eta Marrazketa Teknikoa.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak: industria teknologia eta informatika.
Osasun Zientzietako modalitatea:
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak: Biologia eta fisika eta kimika.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak: Osasun eta laguntza arloko oinarriak eta Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.
Gizarte Zientzietako modalitatea:
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak: Ekonomia eta Enpresen Antolaketa eta Aplikazio Informatikoak.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak: Administrazio eta Kudeaketako oinarriak eta Adierazpen eta Komunikazio Teknikak.
Arteetako modalidatea:
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak: Marrazketa Artistikoa I eta Bolumena.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak: Diseinuaren Oinarriak eta Marrazketa Teknikoa.
Bi zatien antolaketa, edukiak eta egitura, bai eta sartuz gero eskaintzen dituen Lanbide Arloekiko harremana ere, XI. eranskinean ageri dira.
27. Sarrera probako emaitzen balorazioa honela eginen da:
-Zati komunaren kalifikazioa lau irakasgaietako ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da, hiru Arteen modalitateko izangaiendako. Ebazpen honen 26. oinarrian aipatzen diren prestakuntzako ikastaroko izangaiendako, egindako bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da.
-Berariazko zatiaren kalifikazioa gaitasun zientifikoko eta gaitasun profesionaleko irakasgaietako ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da.
-Probaren azken kalifikazioa kalkulatuko da baldin eta zati bakoitzean gutxienez 4 puntu lortzen badira, eta horien batez besteko aritmetikoa izanen da, bi hamartarrekin emanen dena. Azken kalifikazioa kalkulatzeko Nafarroako Foru Komunitatean aurreko deialdian gainditutako zatiaren kalifikazioa hartuko da kontuan, izangaiak aurkeztutakoak
-Prestakuntza ikastaroa egin dutenentzat, sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, aurreko lerroaldean aipatutako batez besteko aritmetikoari ikastaroan lortutako kalifikazioa 0,15 koefizientearekin biderkatuta ateratzen den puntuazioa gehitu beharko zaio.
Berariazko zatia egitetik salbuetsitako pertsonen kasuan, zati komunean lortutakoa izanen da azken kalifikazioa.
Gaitasun profesionaleko irakasgaien ariketa egitetik salbuetsitako pertsonen kasuan, berariazko zatiaren kalifikazioa izanen da gaitasun zientifikoko irakasgaien ariketetan lortutakoa.
Proba 5 puntu edo gehiago lortuz gero gaindituko da.
Salbuespenak
28. Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.
a) Proba egitetik salbuetsiak egonen dira:
-unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditua dutenek.
-Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditua dutenek, edozein modalitatetan.
b) Arloetako salbuespenak:
-Soziolinguistika arloa: HLKP baten komunikazioko eta gizarte esparruen borondatezko moduluak gaindituta edukitzea.
-Arlo zientifiko-teknologikoa:
-LKP bat gaindituta edukitzea.
-Urtebeteko lan esperientzia, gutxienez.
-1. mailako lanbide ziurtagiria izatea.
-HLKP bateko nahitaezko moduluak gaindituta edukitzea.
Salbuetsia izateko eskaera sarrera probarako izena ematean egin beharko da, V-A eranskineko ereduaren arabera.
29. Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko probak.
a) Proba egitetik salbuetsiak daude unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditua dutenek.
b) Gaitasun profesionaleko irakasgaien ariketatik salbuestea eskatzen ahalko dute:
-Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horiekin zerikusia duen 2. mailako lanbide ziurtagiria duten izangaiek.
-Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horiekin zerikusia duen lan esperientzia duten izangaiek, lanaldi osoan, baldin eta frogatzen badute.
Salbuetsia izateko eskaera sarrera probarako izena ematean egin beharko da, V-B eranskineko ereduaren arabera.
c) Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horietako titulu tekniko bat duten izangaiek hurrengo hauek eskatzeko aukera izanen dute (IX. eranskinean adierazitakoaren arabera):
-Berariazko zatia egitetik erabat salbuestea.
-Gaitasun zientifikoko edo profesionaleko ariketa egitea. Aukera hori izen-emateko unean adieraziko dute, eta berau aldatzeko eskubidea 2008-2009 ikasturtean prestakuntza ikastaroa egiten ari direnek izanen dute soilik, apirilaren 16a baino lehen.
30. Salbuesteko eskaerak proben Koordinazio Epaimahaiak ebatziko ditu. Proba egin aurretik, emaitzak aktarekin batera jakitera emanen dira izena emateko ikastetxeetan.
31. Koordinazio Epaimahaiak uste badu aurkeztu den dokumentazioa ez dela nahikoa izangaiaren esperientzia frogatzeko, aurkeztutako esperientzia baloratzeko prozedura osagarria ezartzen ahalko du. Prozedura hori elkarrizketa bat edo aurkeztu den dokumentazioa osatzea izaten ahalko da.
Proben emaitzak eta erreklamazioak
Emaitzak izena emateko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuko web orrian (http://www.pnte.cfnavarra.es) argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan.
32. Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzak 2009ko ekainaren 4an jarriko dira jendaurrean.
Erreklamazio epea ekainaren 8an bukatuta, behin betiko emaitzak 2009ko ekainaren 11n jarriko dira jendaurrean.
33. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben behin-behineko emaitzak 2009ko ekainaren 16an jarriko dira jendaurrean. Erreklamazio epea ekainaren 18an bukatuta, behin betiko emaitzak 2009ko ekainaren 23an jarriko dira jendaurrean.
34. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), Koordinazio Epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez. Idazkia II. eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaiak aztertu eta ebazteko bilduko dira.
35. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzea ebazpenen eta ondorengo egintzen kontrako erreklamazioen inguruan Ebaluazio Epaimahaiek eta proben Koordinazio Epaimahaiak hartzen dituzten erabakiak aditzera emateko bidea izanen da.
Kreditazioa
36. Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzeak lurralde nazional osoan du balioa erdi mailako edozein heziketa ziklo egiteko.
37. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzeak lurralde nazional osoan du balioa, egindako probarekin zerikusia duten lanbide arloko heziketa zikloak egiteko, VI. eranskinean adierazitakoaren arabera.
38. Ziurtagirietan, GAI edo EZ GAI izan den adierazteaz gain, sartzeko probaren kalifikazioa agertuko da, bi hamartarrekin. Goi mailako ziurtagirien kasuan zein lanbide arlotan sartzeko balio duten adieraziko da.
Proba osoa gainditzen ez denean, gainditutako arloa edo zatia hurrengo deialdirako mantenduko da Nafarroako Foru Komunitatean. Mantentzeko, izangaiek egiaztagiria eskatu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuari.
39. Unibertsitatean 25 urtetik gorakoak sartzeko proba gainditua dutenei salbuetsiak izateko egiaztagiria eginen zaie, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan hartu beharrekoa (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8, Iruña).
Errekustsoak
40. Ebaluazio Epaimahaiek eta Koordinazio Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta, biharamunetik, hilabeteko epean.
41. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, Ebaluzio Epaimahaiek edo Koordinazio Epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
Bigarrena. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegora, Argibide eta Agiri Bulegora eta heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeetara.
Iruñean, 2008ko abenduaren 29an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.
I. ERANSKINA
Zinpeko aitorpena. Heziketa zikloetan sartzeko proba
................................ jaunak/andreak, ................................. NAN/AIZ duenak, heziketa zikloetan sartzeko proban izena emateko eskaera egin du (X batez adierazi dagokiona)
f Erdi mailakoa.
f Goi mailakoa.
eta agiri honen bidez,
Zin egiten du / hitz ematen du:
Aipatutako eskaera egin duen momentuan ez dituela betetzen beharrezkoak diren baldintza akademikoak.(1) Lanbide Heziketako Heziketa Zikloeta zuzenean sartzeko.
..............(e)n, 2009ko ..........aren ....(e)an.
Interesduna
(1) 2007ko urtarrilaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 21. artikuluaren eta 7. xedapen gehigarriaren arabera, heziketa zikloetarako zuzeneko sarrera ematen duten titulazioa akademikoak hauek dira:
-Erdi mailakoa:
.Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua
.Teknikari laguntzaile titulua.
.Teknikari titulua.
.BBBko 2. maila gainditua izatea.
.Irakaskuntza Ertainen Erreforma Esperimentaleko lehen zikloko 2. ikasturtea gainditu izatea.
.Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikasketetan 1963ko Planeko hirugarren kurtsoa edo esperimentaleko komunen bigarrena gainditua izatea.
.Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gaindituak izatea.
-Goi mailakoa:
.Batxiler-titulua
.Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditua izatea
.Unibertsitatera bideratzeko ikasturtea edo unibertsitate aurrekoa gainditua izatea
.Teknikari espezialistaren titulua, goi mailako teknikari titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat izatea
.Unibertsitateko tituluren bat edo baliokidea izatea
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
II. ERANSKINA
Erreklamazio orria
................................... jaunak/andreak, ....................... NAN/AIZ duenak, heziketa zikloetan sartzeko proban izena emateko eskaera egin du, honetan (adierazi X batez):
Erdi mailakoa f
Goi mailako zikloa, honako modalitatea:
f Zientifiko-teknologikoa
f Osasun Zientziak
f Gizarte Zientziak
f Arteak
Idazki honen bidez ondokoaren kontra erreklamazioa egin nahi du:
1. Onartuen akta: f Behin-behinekoa f Behin betikoa
2. Honen salbuespena f ............................................................
3. Hobaria f
4. Ondokoen kalifikazioa:
-Erdi Mailakoa:
f Soziolinguistika arloa. Irakasgaia: ..........
f Matematika arloa
f Arlo Zientifiko-teknologikoa. Irakasgaia: ................
-Goi mailakoa
f Zati komuna. Irakasgaia: ................
f Berariazko zatia. Irakasgaia: ...............
Honako arrazoi hauek direla eta:
..............(e)n, 2009ko ..........aren ....(e)an.
Interesduna
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA.
III. ERANSKINA
2009-2010 Ikasturterako heziketa zikloetan sartzeko proben deialdiaren emaitzen ondoriozko eskubideei uko egitea
................................. jaunak/andreak, .......................... NANa/AIZ duenak, heziketa zikloetan sartzeko proban izena emateko eskaera egin du, hain zuzen, erdi mailako zikloan
Erdi mailakoa f
Goi mailakoa f,
eta agiri honen bidez,
Adierazten du:
Heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria dudala
Erdi mailakoa f
Goi mailakoa f,
................... (a)k luzatua, ...........................(e)ko kalifikazioarekin, .........................datarekin
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean 2009-2010 ikasturterako heziketa zikloetan sartzeko proben deialdiaren emaitzen ondoriozko eskubideei uko egiten diet.
..................(e)n, 2009ko .......aren ....(e)an.
Interesduna
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA.
IV. ERANSKINA
Prestakuntza ikastaroaren bertaratze-ziurtagiria
jaunak/andreak,
ikastetxeko idazkariak.
Ziurtatzen du
........................................... jauna/andrea, prestakuntza ikastaroko ikaslea .......................... modalitatean ..................... ikasturtean preskuntza ikastaroko irakasgaietan ez duela %15 hutsegite baina gehiago izan.
Iruñean, 2009ko .........aren ...........(e)an.
Ikastetxeko zuzendaria
LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA.
V-A ERANSKINA
Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak. Izena emateko eskabidea
1. deitura ............................ 2. deitura
Izena ................................................... NANa/AIZ
Sexua: f G f E
Jaioteguna ............. helbideab (herria): ............. PK
Kalea
Tel. ............................... Nazionalitatea
Lan-egoera
f enplegatua
f langabetua
f LHP/HLKP egiten
Ikasketak bukatu edo utzitako urtea
AZALTZEN DUT:
Sarrerako proban izena emateko baldintza beteta, ondoan zehazten diren heziketa zikloetarako izen-ematea egin dudala:
AUKERA HEZIKETA ZIKLOA IKASTETXEA
1.
2.
3.
ESKATZEN DUT:
EMHZn sartzeko probetan izen-ematea:
f Gaztelaniaz
f Euskara
Probaren azken kalifikazioan kontuan har dadila adierazitako arloaren zati bat gainditu izanaren egiaztagiria, Nafarroako Foru Komunitatean 2008ko deialdian gainditua izateagatik.
f Soziolinguistika Nota ....
f Matematika Nota......
f Zientifiko-Teknologikoa Nota ........
Dagokion arlotik salbuetsia izatea hurrengoa dela eta:
f HLKPko borondatezko moduluak gaindituak edukitzea
f HLKPko nahitaezko moduluak gaindituak edukitzea
f LHP bat gainditua edukitzea
f Lan esperientzia
f Lanbide ziurtagiria
f Minusbalioa dela eta, probaren egokitzapena.
Horretarako, ondoko egiaztagiriak eransten ditut:
f Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea, indarra duen bizileku-txartela edo gidabaimena.
f Zinpeko aitorpena, zuzeneko sarbidea egiteko eskatutako titulazioa ez dudala azaltzen duena (I. eranskina).
f Minusbalioaren egiaztagiriak (fotokopia konpultsatua).
f Adierazitako arloa gainditu izanaren egiaztagiria (fotokopia konpultsatua).
f Salbuetsia izateko egiaztagiria (fotokopia konpultsatua hezkuntzako agirietarako)
.................(e)n, 2009ko .............aren ..............(e)an.
Interesduna
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
V-B ERANSKINA
Lanbide Heziketako gaoimailako heziketa zikloetan sartzeko probak. Izena emateko eskabidea
1. deitura ............................ 2. deitura
Izena ................................................... NANa/AIZ
Sexua: f G f E.
Jaioteguna ............. helbidea (herria): ............. PK
Kalea
Tel. ............................... Nazionalitatea
Lan-egoera
f enplegatua
f langabetua
f LHP/HLKP egiten
Ikasketak bukatu edo utzitako urtea
AZALTZEN DUT:
Honako baldintza hauetakoren bat betetzen dudala (azaldu baldintza bat bakarrik):
f Proba egiten den urtean 19 urte izatea.
f 18 urte izatea eta teknikari titulua edukitzea. (ikus VIII. eranskina).
Ondoan zehazten diren heziketa zikloetan izen-eman dudala:
AUKERA HEZIKETA ZIKLOA IKASTETXEA
1.
2.
3.
Prestakuntza ikastaroko izangaiak bakarrik:
f Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari dela hurrengo modalitatean:
Honako ikastetxean:
f Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben prestakuntza ikastaroa egin dudala, ........................modalitatean, ......................... ikasturtea, ...................... Komunitateko ............................ ikastetxean .................. batez besteko nota
f Lanbide arloko teknikari titulua dudala
ESKATZEN DUT:
1. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetan izena ematea (ikus IX. eranskina), honako modalitatean:
f Zientifiko-teknologikoa
f Osasun Zientziak
f Gizarte Zientziak
f Arteak
2. Hizkuntzako eta Historiako ariketak euskaraz egitea f
3. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa ingelesez egitea f edo frantsesez f
4. Prestakuntza ikastaroa Nafarroan egin baduzu edo egiten ari bazara soilik
Deialdiko baldintzak betez gero, hurrengo zati komuneko ariketa eginen dut:
f Hizkuntza
f Historia
f Atzerriko hizkuntza
f Matematikak edo GZei aplikatutako Matematikak:
Aukera hau 2009ko apirilaren 16a baino lehen aldatzen ahalko da.
5. Nafarroako Foru Komunitatean aurreko deialdian zati komun honetan lortutako kalifikazioa kontuan hartzea: .............. edo berariazko zati honetan ........
6. f Berariazko zatia egitetik erabat salbuetsia izatea.
f Berariazko zatiko gaitasun zientifikoko irakasgaiak egitetik erabat salbuetsia izatea.
f Berariazko zatiko gaitasun profesionalak irakasgaiak egitetik erabat salbuetsia izatea.
f Lan esperientzia f Teknikari titulua f 2. mailako lanbide ziurtagiria
7. f Minusbalioa dela eta, probaren egokitzapena.
Horretarako, ondoko egiaztagiriak eransten ditut:
f Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea, indarra duen bizileku-txartela edo gidabaimena.
f Zinpeko aitorpena, zuzeneko sarbidea egiteko eskatutako titulazioa ez dudala azaltzen duena. (I. eranskina).
f Prestakuntza ikastaroko kalifikazioen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
f Prestakuntza ikastaroaren bertaratze-ziurtagiria. (IV. ERANSKINA)
f Teknikari tituluaren fotokopia konpultsatua.
f Laneko esperientzia frogatzen duen agiria (adierazi dagokiona): ........................................
f 2. mailako lanbide ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
f Minusbaliotasunaren egiaztagirien fotokopia konpultsatua.
.................(e)n, 2009ko .............aren ..............(e)an.
interesduna
Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
VI. ERANSKINA
Izena emateko ikastetxeak
Izen-ematea lehen-lehenik aukeratu den heziketa zikloa egin nahi den Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxean eginen da.
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
-Osasuna
Carlos III. I.T.
-Administrazioa
-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
Centro de Formación Politécnica, S.A.
-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
Goi Mailako Energia Berriztagarrien IIPa
-Energia eta Ura
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Administrazioa
-Elektrizitatea-Elektronika
-Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentze-lanak
-Kimika
DONAPEA IIP
-Administrazioa
-Elektrizitatea-Elektronika
-Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentze-lanak
-Kimika
-Gorputz eta kirol jarduerak
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
-Irudi pertsonala
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Osasuna
ETI IIP
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
-Informatika
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
-Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentze-lanak
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
Virgen del Camino IIP
-Eraikuntza eta Obra Zibilak
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
Cuatrovientos MIT
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
-Informatika
Corellako arte eskola
-Arte Plastikoak eta Diseinua
-Arte Plastikoak eta Diseinua
Iruñeko Arte Eskola
-Arte Plastikoak eta Diseinua
Foro Europeo
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
-Eraikuntza eta Obra Zibilak
Eraikuntzako lan-fundazioa
-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
Adaptación Social BHI
-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
-Nekazaritzako jarduerak
Agroforestal BHI
-Nekazaritzako jarduerak
-Administrazioa
-Elikagaien Industriak
EGA BHI
-Elikagaien Industriak
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
Uharteko BHI
-Ostalaritza eta Turismoa
-Irudi pertsonala
Ibaialde-Burlata BHI
-Ostalaritza eta Turismoa
-Irudi pertsonala
-Gorputz eta kirol jarduerak
-Administrazioa
-Fabrikazio Mekanikoa
Lekaroz-Elizondo BHI
-Administrazioa
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
María Ana Sanz BHI
-Administrazioa
-Merkataritza eta marketina
-Informatika
-Administrazioa
-Fabrikazio Mekanikoa
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Osasuna
BHI Politeknikoa
-Administrazioa
-Informatika
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Administrazioa
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
Tafallako BHI Politeknikoa
-Administrazioa
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
-Nekazaritzako jarduerak
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
Ribera del Arga BHI
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Elektrizitatea-Elektronika
-Zurgintza eta Altzarigintza
San Juan-Donibane BHI
-Elektrizitatea-Elektronika
-Zurgintza eta Altzarigintza
-Fabrikazio Mekanikoa
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
Aralarko Mikel Donea BHI
-Osasuna
Sanitaria BHI
-Produkzioaren zerbitzuak eta mantentzea ("Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" zikloa)
-Osasuna
-Gorputz eta kirol jarduerak
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
Sierra de Leyre BHI
-Gorputz eta kirol jarduerak
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
Toki Ona BHI
-Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak
-Administrazioa
-Osasuna
-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
María Inmaculada BHko IP
-Merkataritza eta marketina
-Osasuna
-Arte grafikoak
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
-Zurgintza eta Altzarigintza
Salesianos
-Arte grafikoak
-Elektrizitatea-Elektronika
-Fabrikazio Mekanikoa
VII. ERANSKINA
Probak egiteko ikastetxeak
Erdi mailan sartzeko proba
-Tuterako ETI LHI
-Tuterako ETI LHI
-San Adriango Ega BHI
-Corellako arte eskola
-Iruñeko Virgen del Camino LHI
-Iruñeko M.ª Ana Sanz BHI
GAINERAKO IKASTETXEAK
Goi mailan sartzeko proba
-Tuterako ETI LHI
-Tuterako ETI LHI
-San Adriango Ega BHI
-Corellako arte eskola
-Iruñeko Virgen del Camino LHI
-Iruñeko M.ª Ana Sanz BHI
GAINERAKO IKASTETXEAK
-Iruñeko Virgen del Camino LHI
-Iruñeko M.ª Ana Sanz BHI
IKASTETXE GUZTIAK
-Iruñeko Arte Eskola
-Iruñeko Arte Eskola
-Corellako arte eskola
VIII. ERANSKINA
18 urterekin eta teknikari tituluaren goi mailako proban izen-ematea
Nekazaritzako Jarduerak / Nekazaritza
-Zientifiko-Teknologikoa
-Osasun Zientziak
Gorputz eta kirol jarduerak
-Osasun Zientziak
Itsaso eta Arrantzako Jarduerak / Itsasoa eta Arrantza
-Zientifiko-Teknologikoa
Administrazioa / Administrazioa eta Kudeaketa
-Gizarte Zientziak.
Arte Grafikoak
-Zientifiko-Teknologikoa
Arte Plastikoak eta Diseinua
-Zientifiko-Teknologikoa
-Osasun Zientziak
-Gizarte Zientziak.
-Arteak
Merkataritza eta Marketina
-Gizarte Zientziak.
Komunikazioa, irudi eta soinua / Irudi eta soinua
-Zientifiko-Teknologikoa
Eraikuntza eta Obra Zibilak
-Zientifiko-Teknologikoa
Elektrizitatea eta elektronika
-Zientifiko-Teknologikoa
Energia eta Ura
-Zientifiko-Teknologikoa
Fabrikazio Mekanikoa
-Zientifiko-Teknologikoa
Ostalaritza eta Turismoa
-Gizarte Zientziak.
Irudi Pertsonala
-Osasun Zientziak
Elikagaien industriak
-Zientifiko-Teknologikoa
Erauzketa industriak
-Zientifiko-Teknologikoa
Informatika / Informatika eta Komunikazioak
-Zientifiko-Teknologikoa
-Gizarte Zientziak.
Zurgintza eta Altzarigintza / Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
-Zientifiko-Teknologikoa
Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea / Ibilgailuen garraioa eta mantentzea
-Zientifiko-Teknologikoa
Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak / Instalazioa eta mantentzea
-Zientifiko-Teknologikoa
Kimika
-Zientifiko-Teknologikoa
-Osasun Zientziak
Osasuna
-Osasun Zientziak
Segurtasuna eta Ingurumena
-Osasun Zientziak
-Gizarte Zientziak.
Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
-Osasun Zientziak
-Gizarte Zientziak.
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza
-Zientifiko-Teknologikoa
Beira eta Zeramika
-Zientifiko-Teknologikoa
IX. ERANSKINA
Egindako proba modalitatetik zein lanbide arlotara iristen ahal den
Zientifiko-Teknologikoa
Nekazaritzako Jarduerak / Nekazaritza
Itsaso eta Arrantzako Jarduerak / Itsasoa eta Arrantza
Arte Grafikoak
Arte Plastikoak eta Diseinua (gehi Gaitasun artistikoaren proba)
Komunikazioa, irudi eta soinua / Irudi eta soinua
Eraikuntza eta Obra Zibilak
Elektrizitatea eta elektronika
-Energia eta Ura
Fabrikazio Mekanikoa
Elikagaien industriak
Erauzketa industriak
Informatika / Informatika eta Komunikazioak
Zurgintza eta Altzarigintza / Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea / Ibilgailuen garraioa eta mantentzea
Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak / Instalazioa eta mantentzea
Kimika
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza
Beira eta Zeramika
"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa
Osasun Zientziak
Nekazaritzako Jarduerak / Nekazaritza
Gorputz eta kirol jarduerak
Arte Plastikoak eta Diseinua (gehi Gaitasun artistikoaren proba)
Irudi Pertsonala
Kimika
Osasuna
Segurtasuna eta Ingurumena
Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa
Gizarte Zientziak
Administrazioa / Administrazioa eta Kudeaketa
Arte Plastikoak eta Diseinua (gehi Gaitasun artistikoaren proba)
Merkataritza eta Marketina
Ostalaritza eta Turismoa
Informatika / Informatika eta Komunikazioak
Segurtasuna eta Ingurumena
Gizarte eta Kultur Zerbitzuak
"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa
Arteak
Arte Plastikoak eta Diseinua
"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" goi mailako heziketa zikloa
X. ERANSKINA
Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren egitura, garapena eta edukiak
Soziolinguistika arloa
Iraupena: 2 ordu
Kalifikazioa: Irakasgai bakoitza 0tik 10 puntura kalifikatuko da eta kalifikazioa bi ikasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da.
Helburuak
-Testuak ulertzea eta ideiak zuzen eta koherentziaz adieraztea.
-Gizarteen, bere antolaketaren, jarduera ekonomikoaren eta gure ingurunean duten ondorioen funtsezko ezaugarriak ezagutu eta ulertzea.
-Nafarroatik, Espainiatik eta Europar Batasunetik hurbilen dauden tokiak ezagutu eta identifikatzea.
-Gertaera historiko moderno garrantzitsuenak ezagutu, aztertu eta baloratzea.
Curriculumeko oinarrizko erreferentziak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 25eko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):
-Hizkuntza:
-Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Garapena
.Hizkuntza
Proba honen abiaburua idatziz emanen den espezializatu gabeko gai zehatz bati buruzko informazioa izanen da. Proba honetan hautagaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:
-Testuari zehatz egokitzen zaion izenburua jartzea.
-Informazio hori ulertu, aztertu eta idatziz laburtzea, hizkuntza egoki erabiliz.
-Gaiaren atalen batean adierazi denaren aldeko edo aurkako iritziak, idatziz eta koherentziaz, ematea.
.Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Proban Gizarte Zientzien eduki multzoko 3 galdera, Geografia multzoko beste 3 eta Historia multzoko beste 4 erantzun beharko dira.
Ebaluazio irizpideak
.Hizkuntza
-Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea.
-Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik.
-Norberaren argudioek barne-batasuna eduki beharko dute. Egilearen iritziaren alde edo kontra jarriko dira, argudio arrazoituak emanez.
-Hizkuntza zuzena. Akats ortografiko eta sintaktikoengatik ariketaren puntuazio negatiboa izaten ahal da, edukia gorabehera.
.Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
-Adieraztea, informazioa lortu eta era argi, labur, ordenatu eta zuzenean aurkeztea.
-Populazioaren egitura deskribatzea. Migrazio mugimenduen zergatiak aztertzea, gure gizarteetan (Nafarra, Espainarra eta Europarra) duten eragina baloratuta.
-Gure inguruko hirietan gaur egun dauden arazo nagusiak identifikatzea.
-Nafarroako, Espainako eta Europar Batasuneko funtsezko antolamendu politiko-administratiboa identifikatzea.
-Lurreko natur ingurune handiak lokalizatu eta deskribatzea, nekazaritzako paisaia motak, lehengaiak eta energia baliabideak ekoizteko guneak.
-Giza portaera eta ekintzetatik ondorioztatzen ahal diren zergatiak, ondorioak, harremanak (ingurumenekoak, sozialak).
-Nafarroako, Espainako eta Europako ezaugarri fisikoak eta naturguneak identifikatu eta deskribatzea.
-Testu, mapa, grafiko edo estatistika bateko informazioa identifikatu, interpretatu eta kontrastatzea.
-Garrantzi handiko gertaerak eta prozesu historikoak denbora eta espazioan identifikatu eta interpretatzea.
-Etengabeko garapen zientifiko eta teknikoak gure gizartean duen eragina identifikatu, aztertu eta baloratzea, arlo politikoan, ekonomikoan eta kulturalean dituen eraginak baloratuta.
Edukiak
.Hizkuntza
1. Komunikazioa
-Komunikazioaren osagaiak.
-Testu tipologiak:
Narrazioa. Deskribapena. Elkarrizketa. Azalpena. Argudioa. Komunikabideak.
-Testuaren formazko egiturak:
Narratiboak. Deskriptiboak. Elkarrizketakoak. Azalpenezkoak. Argudiozkoak.
2. Hizkuntzaren azterketa
-Ortografia.
-Gramatika.
-Lexikoa
3. Lan teknikak
-Azterketa, laburpena.
-Informazioa nola aurkeztu.
.Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
1. Gizarte Zientziak: gizarteak.
-Biztanleria. Biztanleriaren egitura eta banaketa Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean. Immigrazioaren eragina. Gaur egungo arazo nagusiak eta joera demografikoak.
-Hiria. Hirien handitzea. Hirietako arazoak.
-Europar Batasuna. Oinarrizko erakundeak.
-Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa. Estatua eta autonomia erkidegoak. Nafarroako Foru Komunitatea.
-Jarduera ekonomikoak Espainia eta Nafarroan. Nekazaritza eta industria jardueren modernizazioa. Ekonomiaren hirugarren sektorera jotzeko prozesua. Zerbitzuen garapena.
-Ingurumeneko arazo nagusiak. Lurra suntsitzea. Uraren eta airearen kontaminazioa. Kutsadura akustikoa. Biodibertsitatearen galera.
2. Geografia: Gune geografikoak.
-Kontinente europarraren ezaugarri fisiko nagusiak. Erliebea. Kostaldeak eta ibaien sarea. Klima eta landaredia.
-Espainako eta Nafarroako ezaugarri fisiko nagusiak. Aniztasun geografikoa. Erliebea eta hidrografia. Klima eta landaredia. Naturguneak.
-Irudikapen espaziala eta kartografi koordenatuak. Mapak. Eskalak. Latitudea eta longitudea.
3. Historia garaikidea eta gizartea.
-Industria-iraultza. Ingalaterrako industria iraultza sortzeko faktoreak. Industria nagusiak eta energia iturriak. Industria iraultzaren 1. eta 2. faseen arteko desberdintasunak. Liberalismo ekonomikoa: teoriaren oinarrizko printzipioak.
-Langile-mugimenduaren hastapenak: luditak, sindikalistak eta sozialista utopikoak. Langile-mugimenduaren ideologiak: marxismoa eta anarkismoa.
-Inperialismoa eta Mundu Gerra: kolonien hedapenaren arrazoiak. Inperio kolonial nagusiak. Gerra piztu zuten faktoreak eta elkarren aurka aritu ziren blokeak. Gerraren ondorio batzuk.
-Gerren arteko Europa: 1917ko urriko iraultza Errusian. 1929ko kraka, depresio handia eta New Deala Estatu Batuetan. Faxismoaren ezaugarriak. Benito Mussoliniren faxismoa eta Adolf Hitlerren nazionalsozialismoa.
-II. Mundu Gerra: banodak eta ondorio nagusiak.
-Europa II. Mundu Gerraren ostean:
Gerra Hotza: gerra hotzaren kontzeptua eta sistema bipolarra. Aliantza militarrak eta piztutako gatazka nagusiak.
Deskolonizazioa: fenomeno honen arrazoiak eta sortutako estatu berrietako batzuk aipatu.
Neokolonialismoa eta Hirugarren Mundua.
Gaur egungo mundua:
Mundu kapitalista: demokratak eta errepublikarrak Estatu Batuetan. Europar Batasunaren ondoz ondoko zabaltzeak eta Europako politika sozio-ekonomikoa. Japon eta bere ekonomia kapitalista.
Mundu komunista: SESB superpotentzia Stalinekin, Perestroika, Berlingo harresiaren erorketa eta EIE. Jugoslaviaren desintegrazioa. Txina, XXI. mendeko potentzia bat.
XX. eta XXI. mendeetako gizartea eta zientzia: Globalizazioa. Desberdintasuna munduan.
Aurrerapen zientifiko-teknologikoa genetikan, medikuntzan eta bioteknologian.
Matematiken arloa
Iraupena: ordu bat.
Kalifikazioa: 10etik.
Helburuak.
Zientzia eta teknologiaren arloko arazoak konpontzea, horretarako prozedura arrazionalak eta dagokion esparruko logika aplikatuz.
Curriculumeko oinarrizko erreferentziak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 25eko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):
-Matematika.
Garapena
10 galdereko ariketa proposatuko da.
Ebaluazio irizpideak.
-Ariketa guztietan neurketa unitateak zuzen erabili beharko dira.
-Traiektoriak, azalerak edo bolumenak beste sinpleago batzuetan xehekatzeko gaitasuna.
-Oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia erabiltzea egoerak aztertzerakoan eta problema praktikoak ebazterakoan.
-Estatistikako informazioak interpretatzea, irudikapen grafikoen egokitasuna eta parametroen adierazgarritasuna kontuan hartuta.
Edukiak.
1. Aritmetika eta aljebra
-Zenbaki arruntak. Lerro zuzenean nola irudikatu. Eragiketak zenbaki arruntekin. Numerazio sistema hamartarra.
-Magnitudeak eta haien neurpidea. Sistema metriko hamartarra. Luzera, masa, edukiera, azalera eta bolumeneko unitateak. Magnitude bereko unitateak nola eraldatu. Edukieraren eta bolumenaren arteko erlazioa.
-N-rekiko zatigarritasuna. Zenbaki arrunt bat faktore lehenetan nola deskonposatu eta bi zenbakiren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena nola kalkulatu.
-Zatiki baliokideak. Zatiki laburtezinak nola kalkulatu. Izendatzaile komunera nola erreduzitu.
-Zenbaki osoen, zatikien eta zenbaki hamartarren bidezko eragiketa oinarrizkoak. Eragiketen hierarkia eta parentesiaren erabilera. Oinarri arrazionaleko eta berretzaileko potentziak.
-Magnitude zuzenki proportzionalak eta alderantziz proportzionalak. Hiruko erregela sinple zuzenekoa eta alderantzizkoa.-Portzentajeak: portzentajearen gehitze eta gutxitzeak nola kalkulatu. Problemen ebazpenean nola aplikatu.
-Lehen graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak aljebra bidez nola ebatzi. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak nola sailkatu.
-Bigarren graduko ekuazioak aljebra bidez nola ebatzi.
-Lehen eta bigarren graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen sistemak nola erabili naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotura duten problemak ebazteko. Ebazpena kritikoki interpretatzea.
2. Estatistika eta probabilitatea
-Oinarrizko terminologia. Izaera estatistiko kualitatibo eta kuantitatiboa. Banaketa diskretuak.
-Datu kontaketa. Maiztasun taulak, barra eta sektore diagramak nola osatu eta interpretatu.
-Banaketa diskretu baten batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda datu gutxirekin nola kalkulatu eta interpretatu.
-Estatistikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak.
3. Geometria
-Planoaren geometriako oinarrizko elementuak. Lerro zuzenen arteko intzidentzia, paralelismo eta zutasun erlazioak.
-Oinarriko irudi lauen azalera eta perimetroa nola kalkulatu. Nola kalkulatu azalerak irudi sinpletan deskonposatuz.
-Zirkunferentziak eta zirkuluak. Zirkunferentziako angelu eta arkuen arteko erlazioak. Zuzenen eta zirkunferentzien arteko posizio erlatiboak.
-Pitagorasen teorema. Justifikazio geometrikoa. Triangelu angeluzuzen bateko aldeak sistematikoki nola kalkulatu.
-Azalera eta bolumenak nola kalkulatu.
-Talesen teorema eta haren aplikazioak: segmentu bat zati proportzionaletan nola zatitu.
-Triangelu antzekoak. Antzekotasun arrazoia eta azaleren arrazoia. Mapak eta planoak nola interpretatu: eskalak.
-Angeluen neurketa: radiana. Edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak. Arrazoi trigonometrikoen arteko harremanak. Triangelu angeluzuzenak ebaztea. Kalkulagailu zientifikoa nola erabili kalkulu trigonometrikoetan.
4. Funtzioak eta grafikoak.
-Plano kartesiarra. Koordenatuen ardatzak. Koordenatu kartesianoak nola erabili puntuak irudikatu eta identifikatzeko.
-Koordenatu kartesiarrak. Balio-taulak eta grafika kartesiarrak. Enuntziatuetan edo balio-tauletan ematen diren erlazioak. Balio-taulak nola osatu eta nola interpretatu. Balio-taula bat oinarri, grafika bat nola itxuratu.
Naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotutako grafikak interpretatu eta irakurtzea.
Arlo zientifiko-teknologikoa
Iraupena: ordu bat.
Kalifikazioa: 10etik.
Helburuak.
.Teknologia.
-Material tekniko arruntenen eta bere aplikazioen oinarrizko propietateak zein diren jakitea eta deskribatzea.
-Marrazketa teknikak bereizi eta ulertzea, bai eta marraketa geometrikoak eta oinarrizko irudikapen sistemak, bista eta perspektibak erabiliz irudikatuta.
-Behar bezala zehaztutako kasu batean makina sinpleak eta oinarrizko mugimendua eraldatu eta transmititzeko mekanismoak identifikatzea.
-Zirkuitu elektrikoak ezagutu eta irudikatzea.
-Egungo gizartean ordenagailuek duten erabilera eta garrantzia zein den jakitea eta baloratzea.
.Natur Zientziak
-Energia iturri desberdinek bizitzaren garapenerako duten garrantzia ulertzea, batik bat gizakia eta bere jarduerentzako.
-Bizi garen ingurunea ezagutu eta baloratzea, inguruan ditugun paisaien eta ekosistemen garrantziari erreparatuz.
-Izaki bizidun desberdinak ezagutu eta identifikatzea, bai eta euren funtzio eta organo garrantzitsuenak, bereziki gizakia.
Curriculumeko oinarrizko erreferentziak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 25eko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):
-Natur Zientziak.
-Teknologia.
Garapena
Irakasgai bakoitzean 7 galdera proposatuko dira. Izangaiak 10 erantzun beharko ditu bakarrik.
Ebaluazio irizpideak.
.Teknologia
-Produkzio prozesu batean, aparatu bat osatzen denean edo instalazio tekniko arrunt batean erabiltzen diren tresna eta teknikak deskribatzeko hitz egokiak erabiltzea.
-Produktu batek izan dezakeen fabrikazio prozesua deskribatzea, eta horren produkzioaren eta erabileraren arrazoi ekonomikoak eta ingurumeneko ondorioak baloratzea.
-Aplikazio praktiko jakin baterako materialak hautatzea, eta, berezko propietateekin batera, faktore teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak kontuan hartzea.
-Oinarrizko forma geometrikoak parte hartzen duten formen konfigurazioari buruzko problemak ebaztea.
-Ulertzeko errazak diren industria elementuen irudikapena aztertzea, bista eta perspektiba sistemak erabilita.
-Baliabide grafiko eta idatzizko baliabide egokiak aplikatzea makina, zirkuitu edo sistema teknologiko jakin baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko.
Erabilera ezaguneko produktu tekniko bat osatzen duten elementu funtzionalak identifikatzea, eta osotasunaren funtzionamenduan horietako bakoitzak betetzen duen eginkizuna adieraztea.
Zirkuitu elektriko bat interpretatzea, aplikazio bereizgarri baten plano edo eskematik abiatuta.
-Informazio teknologiek egungo gizartean duten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, gertatu diren aldaketetatik eta lanbidetan izan duten eraginetik abiatuta.
-Ordenagailua osatzen duten ezaugarri fisikoak identifikatzea eta euren funtzioak bereiztea. Oinarrizko biltegiragailuak eta periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.
-Informatikako baliabideak erabiliz, idatzizko dokumentu inprimatuak egitea.
-Testu-prozesadorea erabiltzea.
.Natur Zientziak
-Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure ingurunean gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta energia iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta eragina hautematea.
Beroa eta tenperatura bereiztea. Gorputz batek xurgatzen edo igortzen duen beroan eragina duten faktoreak ezagutu eta honen formulak aplikatzea. Beroaren ondorio desberdinen arteko desberdintasunak ezartzea. Beroaren hedapen mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.
-Paisaia desberdinak, euren aldaketak eta ingurunean duten eragina zein diren jakitea eta identifikatzea.
-Zelularen funtsezko zatiak identifikatzea, eskemetatik edo irudikapen grafikoetatik abiatuta.
-Gorputzaren organoak, sistemak eta aparatuak egiten dituzten funtzioekin erlazionatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea.
-Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko bizimoduek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek garrantzia dutela kontuan hartzea.
-Izaki bizidunen dibertsitatearen garrantzia aztertu eta baloratzea, bai eta ekosistema desberdinena.
Edukiak
-Teknologia.
1. Erabilera teknikoko materialak:
-Zura. Jatorria eta ezaugarriak. Maizenik erabiltzen diren zurak: naturalak eta aldatutakoak. Zuraren eratorriak: papera eta kartoia. Zuren aplikazio arruntenak.
-Metala. Material ferrikoak (burdina, galdaketa eta altzairua), eta ferrikoak ez diren beste materialak (kobrea, aluminioa). Propietate mekanikoak, elektrikoak, termikoak.
2. Adierazpen eta komunikazio grafikoko teknikak.
-Marrazteko tresnak. Erregela, eskuaira, kartaboia eta konpasa erabiltzea.
-Zirriborroa eta krokisa.
-Trazadura geometriko oinarrizkoak.
-Perspektiba.
-Eskalak.
3. Egiturak eta mekanismoak.
-Makina sinpleak:
-Mugimenduak transmititu eta eraldatzeko mekanismoen deskripzioa eta funtzionamendua: poleak, engranajeak, piñoi-katea, piñoi eta kremailera.
-Transmisio erlazioa. Aplikazioak.
4. Elektrizitatea.
-Zirkuitu elektrikoa. Oinarrizko magnitude elektrikoak: erresistentzia, potentzial diferentzia, intentsitatea. Ohm-en legea.
-Muntaia elektriko sinpleak: serieko zirkuitua, paralelokoa eta mistoak.
5. Informazioaren teknologiak
-Ordenagailua: osagaiak, funtzionamendua eta oinarrizko erabilera. Periferikoak: inprimagailua, monitorea, teklatua, sagua.
-Testu prozesadoreak.
-Informazioa nola bilatu Internet sarearen bidez. Nabigatzaileen erabilera. Posta elektronikoa.
.Natur Zientziak
1. Magnitudeak eta neurriak (luzera, azalera, masa, kapazitatea, dentsitatea...) Multiploak eta azpimultiploak. Problemen aplikazio eta ebazpena.
2. Energia kontzeptua. Energia, materiaren aldaketen zergatia. Energiaren jatorri desberdinak. Energia aurreztea. Gizakiak erabiltzen dituen energia iturriak: berriztagarriak eta berriztaezinak. Energiaren kontserbazioaren printzipioa.
3. Materia mineralaren antolaketa. Mineralaren eta harriaren arteko bereizketa. Mineral elkarketa prozesu nagusiak harri osaketarako (Harri motak). Harrien erabilera (eraikuntza, erregai fosilak, mineral erabilgarriak...).
4. Beroa eta tenperatura. Beroa aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea. Beroaren trukaketak: oreka termikoa. Beroaren bestelako ondorioak.
5. Paisaia. Aldaketak paisaian. Meteorizazioa. Lurraren eraketa. Erosioa. Higadura eragileak eta eragiten dituzten higadura mota nagusiak. Arriskuak eta arazoak.
6. Izaki bizidunen aniztasuna. Izaki bizidunen osaera: materia organikoa eta inorganikoa. Biziaren jatorria. Zelula: Izaki bizidunen batasun funtzionala. Zelulen antolaketa. Euren sailkapenerako irizpide eta elementuak. Talde nagusiak. Dibertsitatearen mantentzearen garrantzia baloratzea.
7. Gizakiak eta osasuna. Nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak: bakoitzaren helburuak, antolaketa aparatu eta organo desberdinetan. Aurrekoa grafikoki irudikatuta, gizakiari aplikatzea. Eritasun inmunologikoak. Bizimoduak osasunean dituen ondorioak: Eritasunei aurrea hartzea.
8. Biosfera. Ekosistemaren kontzeptua eta antolaketa (ekoizleak, kontsumitzaileak, kateak eta elikasareak). Ekosistemen egonkortasunaren mantentzearen garrantzia.
Erdi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioa
Probaren azken kalifikazioa emateko hiru arloen batez besteko aritmetikoa aterako da, bi hamartarrekin adierazita. Proba gainditzeko gutxienez 5 puntu atera beharko dira. Aurreko deialdian dagokion arloan lortutako kalifikazioa, frogatua kontuan hartuko da azken nota kalkulatzeko.
XI. ERANSKINA
Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren egitura, garapena eta edukiak
ZATI KOMUNA
Helburuak.
oinarrizko ezagutzak ulertzeko, aztertzeko, sintesiak egiteko eta ebaluatzeko gaitasunak ebaluatu nahi dira, Batxilergoko irakasgai hauetako batzuena: Hizkuntza, matematika, gizarte-zientziei aplikatutako matematika, atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa, historia eta artearen historia.
Curriculumeko oinarrizko erreferentziak.
Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautu zena (2008ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), jakintza arlo hauekin lotuta:
-Hizkuntza.
-Matematika.
-Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika.
-Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo frantsesa).
-Historia
-Artearen Historia.
Probaren garapena.
.Hizkuntza:
Proba honen abiaburua idatziz emanen den gai bati buruzko informazioa izanen da. Informazio horretatik abiatuta izangaiak ondokorako gaitasuna duela erakutsi beharko du:
-Aurkeztu den informazioa ulertzea eta testuari egokitzen zaion izenburua jartzea.
-Informazioa era sinbolikotik beste espresio mota batera transferitzea eta hitzezko forma batetik beste batera.
-Osagarria eta funtsezkoa bereiztea; halaber, ondorioak eta gertakizunak bereizteko gai izatea, kausak eta ondorioak ere bai, xedetzat duten helburua eta bitartekoak, etab.
-Akats logikoak edo informaziozkoak antzematea.
-Jaso den informazioa antolatzea eta horrekin material berriak prestatu edo osatzea, hala nola, editorial bat, eskutitza, txostena, narrazioa, etab.
-Testu idatzi bat edukiaren arabera epaitzea, bai eta okerreko oinarrietatik abiatuz eskuratu diren ondorio faltsuak atzematea ere.
-Testuari lotuta dauden galderei erantzutea, gizartearen eta kulturaren arlokoak alegia.
.Matematika / Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika:
Proposatutako ariketan, ebazpen honetan markatutako helburuekin eta ebaluazio irizpideekin lotutako galderak erantzun beharko dira.
.Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo frantsesa):
Proba honen abiaburua zailtasun ertaineko informazioa izanen da, ingelesez edo frantsesez; informazio hori idatziz emanen da. Proba honetan hautagaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:
-Aurkeztu zaion informazioa ulertzea.
-Jariotasun eta zuzentasun egoki samarrez aritzea idatziz.
.Historia:
Bi ariketa proposatuko dira, eta izangaiek horietako bat aukeratu beharko dute. Edukia:
-VIII. eranskinean Historiaren arloan ageri diren gaietako bati buruzko testu bat.
-Testuaren ideia nagusiak laburtzea.
-Testuan ageri diren kontzeptu batzuen esanahia azaltzea,
kontzeptu horiek historiarekin lotuta.
-Gai horren inguruko galderak.
-Gaiaren inguruko ezagutzari buruzko bizpahiru galderari
erantzutea.
.Artearen historia:
Proposatutako ariketan, ebazpen honetan markatutako helburuekin eta ebaluazio irizpideekin lotutako galderak erantzun beharko dira.
Ebaluazio irizpideak
.Hizkuntza:
-Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea; hortaz, idatziaren ideia nagusia bildu behar du eta haren izaerari egokitu.
-Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik.
-Norbanakoak eginen duen argumentazioa kritikoa izanen da eta, beraz, egilearen iritziak matizatu eta baloratuko ditu eta horiekin ados edo kontra dagoen azalduko argudio sendoen bidez.
-Testuak aztertu eta iruzkinak egiteko teknikak ezagutu eta aplikatzea.
-Era ezberdineko eta formalizazio maila ezberdineko testuak idatziz laburtzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak eta komunikazio asmoa adieraztea, izan daitezkeen koherentzia ezak eta anbiguotasunak ikustea eta iritzi pertsonala ematea.
.Historia:
Historiari buruz ematen diren gai eta galderak ordenaz eta argi eta zehatz aztertu eta erantzutea.
.Hizkuntza eta Historiarako irizpide komunak:
-Hizkuntza zuzena. Akats ortografiko eta sintaktiko asko izateagatik ariketaren puntuazio negatiboa izaten ahal da, edukia gorabehera.
-Batxilergoko irakasgaietako oinarrizko ezagutzei buruzko galdesortari emanen zaizkion erantzunak zuzenak izatea, hau da, Historiakoak eta Hizkuntzakoak.
.Matematika / Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika:
-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, koherentzia, ordena eta erantzunen lanketa neurtuko dira.
.Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo frantsesa):
-Izangaiak bere hitzak erabil ditzala, testuko adierazpideak errepikatu gabe.
-Zuzentasun gramatikala, bereziki oinarrizko egituren arlokoa.
-Adierazteko autonomia, beraz, galderaren bat irekia izanen da izangaiak bere hitzekin gai bati buruzko bere iritziak emateko aukera izan dezan.
.Artearen historia:
-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, koherentzia, ordena eta erantzunen lanketa neurtuko dira.
Eguna eta iraupena.
Ekainaren 4a
-Hizkuntza: ordu bat.
-Matematika / Gizarte-zientziei aplikatutako matematika / Artearen historia: ordu bat.
-Atzerriko hizkuntza: ordu bat.
-Historia: ordu bat.
BERARIAZKO ZATIA
Helburuak.
Gizartearen eta ekonomiaren esparruko lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloekin lotuta dauden berariazko gaitasunak ebaluatu nahi dira.
Curriculumeko oinarrizko erreferentziak
Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautu zena (2008ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), jakintza arlo hauekin lotuta:
.Zientifiko-teknologikoa
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Marrazketa teknikoa.
-Fisika eta Kimika.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Industriako teknologia.
-Informatika.
.Osasun Zientziak
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Biologia.
-Kimika eta Fisika.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Osasun eta laguntza arloko oinarriak.
-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.
.Gizarte Zientziak.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Ekonomia eta Enpresen Antolaketa.
-Informatikako aplikazioak.
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Administrazio eta Kudeaketako oinarriak.
-Adierazpen eta komunikazio teknikak.
.Arteak
-Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Marrazketa artistikoa I
-Bolumena
-Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
--Diseinuaren oinarriak
-Marrazketa teknikoa.
Probaren garapena.
Bi ariketa eginen dira gaitasun zientifikoko eta profesionaleko irakasgaietan. Hauetan ebazpen honetan markatutako helburuekin eta ebaluazio irizpideekin lotutako galderak erantzun beharko dira, honako proba modalitateetako bereizitakoak:
.Modalitate Zientifiko-Teknologikoa:
Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Fisika eta Kimika
-Marrazketa teknikoa
Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Industriako teknologia
-Informatika
.Osasun Zientzietako modalitatea
Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Biologia
-Kimika eta Fisika
Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Osasun eta laguntza arloko oinarriak
-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak
.Gizarte Zientzietako modalitatea
Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Ekonomia eta Enpresen Antolaketa
-Informatikako aplikazioak
Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Administrazio eta Kudeaketako oinarriak
-Adierazpen eta komunikazio teknikak
.Arteetako modalidatea
Gaitasun zientifikoko irakasgaiak
-Marrazketa artistikoa I
-Bolumena
Gaitasun profesionaleko irakasgaiak:
-Diseinuaren oinarriak
-Marrazketa teknikoa
Ebaluazio irizpideak
-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, ordena eta ideien garapena neurtuko da.
-Kontuan hartuko da, bereziki, esparru ezberdinetako ezagutzak integratzeko gaitasuna, proposatu den ariketaren esparru zehatzaren eta probaren arloko lanbideen inguruan.
Eguna eta iraupena.
Ekainaren 5a
-Gaitasun zientifikoko ikasgaien ariketa; iraupena: ordu bat eta hamabost minutu.
-Gaitasun profesionaleko ikasgaien ariketa; iraupena: ordu bat eta hamabost minutu.
Arteen modalitateko berariazko zatiaren ariketak egiteko denbora 3 ordu eta 30 minutu izanen da, deialdiaren eta lehenengo ariketaren ordua gainontzeko modalitateentzako adierazitakoa izanen da.
KALIFIKAZIOA
Zati komuna
Irakasgai bakoitzak 0tik 10era kalifikatuko da, eta zati komunaren azken kalifikazioa 3 / 4 irakasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da.
Gutxienez 4 atera beharko da berariazko zatiarekin batez bestekoa egiteko.
Berariazko zatia
Ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, eta berariazko zatiaren azken kalifikazioa bien arteko batez besteko aritmetikoa izanen da (salbuespenak ikusi).
Gutxienez 4 atera beharko da zati komunarekin batez bestekoa egiteko.
KALIFIKAZIOA
Azken kalifikazioa bi zatietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, baldin eta zati bakoitzean gutxienez 4 atera bada (salbuespenak ikusi). Egiaztatutako zatian aurreko deialdian lortutako kalifikazioa kontuan hartuko da azken notan.
Hobaria duten izangaien kasuan, batez bestekoari hobariaren emaitza gehituko zaio.
Gutxienez 5 atera beharko da Gai kalifikazioa lortzeko.
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO PROBETAKO EDUKIAK
ZATI KOMUNA
.Hizkuntza
1. Komunikazioa eta hizkuntza.
2. Testua.
3. Zientziaren eta teknikaren hizkuntza.
4. Administrazioaren hizkuntza.
5. Diskurtso humanistikoa.
6. Ortografia praktikoa.
7. Testu azterketa eta iruzkina.
.Historia
1. Europa Erregimen Zaharrean.
2. Iraultza industriala eta kapitalismoa.
3. Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europan.
4. Gizarte mugimendu berriak.
5. Europaren nagusitasuna munduan.
6. Lehen Mundu Gerra.
7. Sobietar iraultza eta SESB.
8. 1929ko krisialdia eta munduko depresio ekonomikoa.
9. Totalitarismoen gorakada.
10. Bigarren Mundu Gerra.
11. Gerra hotza eta blokeen politika (1945-1989).
12. Deskolonizazioa eta hirugarren mundua.
13. Mundu kapitalistaren bilakaera.
14. Sobietarren eraginpean: komunismoa.
15. Munduaren ordena berria 1989az geroztik. Mundu bipolarraren amaiera. Integrismo musulmana. Iberoamerika.
.Artearen Historia
1. Artearen Historiara eta hizkuntza artistikoetara hurbiltzea.
2. Artearen hasiera.
3. Arte klasikoa: Grezia.
4. Arte klasikoa: Erroma.
5. Arte paleokristaua eta bizantziarra.
6. Arte prerromanikoa.
7. Arte islamiarra.
8. Arte erromanikoa Mendebaldearen lehen definizio gisa.
9. Arte gotikoa, hiri kulturaren adierazle.
10. Errenazimentuko artea.
11. Errenazimentuaren zabalkundea. Errenazimentua Espainian.
12. Arte barrokoa.
13. Arte europarrak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran.
14. Arkitektura modernorantz: hirigintza eta arkitektura XIX. mendearen bigarren erdialdean.
15. Modernitateranzko bidea: arte figuratiboak XIX. mendearen bigarren erdialdean.
16. Abangoardia historikoak: arte plastikoak XX. mendeko lehenengo erdialdean.
17. XX. mendeko arkitektura eta hirigintza.
18. Abstrakziotik azken joeretara: arte plastikoak XX. mendeko bigarren erdialdean.
19. Artea eta masen ikusizko kultura.
.Atzerriko Hizkuntza.
1. Hizkuntzaren erabilera.
2. Testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.
3. Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.
4. Hizkuntzaren elementu soziokulturalak.
.Matematika
1. Aritmetika
2. Aljebra.
3. Trigonometria
4. Triangeluak.
5. Bektoreak.
6. Lerro zuzenaren azterketa.
7. Zirkunferentziaren azterketa.
8. Funtzioak.
9. Limiteak eta deribatuak.
10. Integralak.
.GZei aplikatutako Matematika:
1. Zenbakizko multzoak.
2. Adierazpen algebraikoak. Polinomioak.
3. Zatiki algebraikoak.
4. Ekuazioak.
5. Ekuazio sistemak.
6. Inekuazioak eta inekuazio sistemak.
7. Funtzioei buruzko oinarrizko jakitea.
8. Funtzio algebraikoak.
9. Estatistikari buruzko oinarrizko jakitea.
BERARIAZKO ZATIA
Zientifiko-Teknologikoa
.Marrazketa teknikoa
1. Geometria metriko aplikatua.
2. Lotuneak.
3. Irudikapen sistemak.
4. Normalizazioa.
.Fisika eta Kimika
1. Zientzia esperimentalen oinarrizko jakitea.
2. Mugimendua.
3. Estatika.
4. Dinamika.
5. Presioa.
6. Lana, energia. Beroa.
7. Kimikari buruzko oinarrizko ideiak.
8. Erreakzio kimikoak.
.Industriako teknologia.
1. Baliabide energetikoak.
2. Materialak.
3. Metrologia.
4. Fabrikazio prozedura.
5. Makina eta sistemetako elementuak.
.Informatika
1. Informatikaren atarikoak.
2. Informazioa eta haren adierazpena. Kodetzea.
3. Oineko plaka. Elikatze-iturriak.
4. Prozesatzeko unitate zentrala - Mikroprozesadorea.
5. RAM - ROM - CMOS memoria-unitateak.
6. Txartel grafikoak - Monitoreak.
7. Biltegi unitateak: Disko gogorrak.
8. Unitate mugigarriak: CD-ROM / DVD ROM-Multimedia.
9. Inprimaketa unitateak.
10. Windows XP sistema eragilea.
11. Word 2000 testu-prozesadorea.
12. Excel 2000 kalkulu-orria.
13. Internet eta posta elektronikoa.
Osasun Zientziak
.Biologia
1. Biziaren oinarri kimikoak.
2. Biziaren jatorria.
3. Homeostasia.
4. Biziaren ezaugarriak.
5. Biziaren jarraitasuna.
.Kimika eta Fisika
1. Teoria atomiko-molekularra.
2. Eredu atomikoak.
3. Sistema periodikoa.
4. Lotura kimikoak.
5. Produktu kimikoak eta beren disoluzioak.
6. Erreakzioetako aldaketa materialak.
7. Karbono-atomoa eta hidrokarburoak.
8. Funtzio-taldeak.
9. Zientzia eta haren metodoa.
10. Zinematika.
11. Dinamika.
12. Energia.
13. Elektrizitatea.
.Osasun eta laguntza arloko oinarriak.
1. Osasuna eta ezaugarri baldintzatzaileak.
2. Eritasunen alderdi sozialak eta garrantzi sozialeko eritasunak.
3. Laguntza soziosanitarioa etapa biologiko zehatzetan.
4. Pertsonekin lan egitea: Alderdi oinarrizkoak eta diferentzialak.
5. Osasun hezkuntza.
.Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak
1. Ingurumena eta gizateria.
2. Izaki bizidunen sailkapena.
3. Lurreko sistemak eta beren harremanak.
4. Ekosistemak eta beren funtzionamendua.
5. Gizateriaren eta naturaren arteko harremanak
Gizarte Zientziak
.Ekonomia eta Enpresen Antolaketa
1. Enpresa eta bere ingurunea.
2. Enpresaren forma juridikoak.
3. Enpresako zuzendaritza (administrazio) prozesua.
4. Antolaketako eginkizuna.
5. Motibazioa eta komunikazioa.
6. Enpresaren ondarea.
7. Analisi finantzario eta ekonomikorako bitartekoak.
8. Inbertsioa: inbertsioak aukeratzeko metodoak.
9. Enpresaren estrategia. Marketing plana.
.Informatikako aplikazioak
1. Informatikaren atarikoak.
2. Sistema eragileei buruzko oinarrizko jakitea. Motak eta funtzioak.
3. Hardwarea.
4. Windows XP sistema eragile multiatazari buruzko oinarrizko jakitea.
5. Windowsen arakatzailea: fitxategien eta direktorio/karpeten sistema.
6. Sistemaren tresnak: diskoen kudeaketa.
7. Kontrol panela - oinarrizko konfigurazioa.
8. Trinkotzeko bitartekoak.
9. Antibirusak.
10. Word 2000 testu-prozesadorea.
11. Excel 2000 kalkulu-orria.
12. Access 2000 datu-base kudeatzailea.
13. Interneti buruzko atarikoak.
14. Posta elektronikoa. Outlook Express.
.Administrazio eta Kudeaketako oinarriak
1. Zuzendaritza, idazkaritza eta artxiboa.
2. Administrazio arloa.
3. Hornidura arloa.
4. Merkaturatze arloa.
5. Finantzaketa arloa.
6. Langileria arloa.
.Adierazpen eta komunikazio teknikak.
1. Komunikazioaren eginkizuna gizakietan.
2. Pertsona eta komunikazioa.
3. Komunikazioaren prozesua.
4. Komunikazio motak.
5. Adierazpen hizkuntza motak.
6. Hizkuntza eta hitzezkoa eta hitzezkoa ez den adierazpena.
7. Hizkuntza eta keinu adierazpena.
8. Hizkuntza eta adierazpen plastikoa.
9. Hizkuntza eta musika hizkuntza.
10. Gizakien bizitzan adierazpen mota desberdinen funtzio nagusia eta zehatza.
Arteak
.Marrazketa artistikoa I
1. Forma.
2. Forma elkartuak. Konposizioa.
3. Argi-iluna.
4. Kolorea.
.Bolumena
1. Bolumenaren sorrera, bi dimentsioko egitura batetik abiaturik.
2. Bolumen exentua. Hiru dimentsioko formaren arrazionalizaziora hurbiltzea.
3. Hiru dimentsioko formaren adierazpen eta sormenezko balorazioa.
4. Hiru dimentsioko elementuak diseinatu eta proiektatzeko printzipioak.
.Diseinuaren oinarriak
1. Diseinu grafikoa: formaren oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma hauen inguruko ikerketa. Gero aplikatzeko azterlan generikoak. Seinaletika: Ikasleak intentzioz betetako mezuak sortzeko kapaza izan daitezen beharrezko ezagutzak.
2. Hiru dimentsiotako diseinua: axonometriak. Eskalak. Kolorea eta ehundurak eragin adierazgarri egokiak lortzeko aplikatzea.
3. Barnealdeen diseinua: perspektiba konikoa.
.Marrazketa teknikoa.
1. Geometria metriko aplikatua.
2. Lotuneak.
3. Irudikapen sistemak.
4. Normalizazioa.
XII. ERANSKINA
Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria
Javier Navallas Rebolé jauna, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.
Aditzera ematen dut:
.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AIZ duenak, 2009ko maiatzaren ..... (e) an egindako heziketa zikloetan sartzeko probaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proban azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori 200..(e)ko ...........(a)ren .(e)ko ..../20.. Ebazpenaren bidez arautu zen.
Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Berariazko Lanbide Heziketako edozein erdi mailako heziketa ziklotan sartzen ahal da.
Iruñean, 2009ko uztailaren ................ (e) an.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.
XIII. ERANSKINA
Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria
Javier Navallas Rebolé jauna, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.
Aditzera ematen dut:
.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AIZ duenak, 2009ko maiatzaren ..... (e)an egindako heziketa zikloetan sartzeko probaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proban azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori 200. (e)ko ...........(a)ren ....(e)ko ..../200. Ebazpenaren bidez arautu zen.
Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, ondoren aipatzen diren lanbide arloetako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzen ahal da:
Iruñean, 2009ko uztailaren ................ (e)an.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.
XIV. ERANSKINA
Heziketa zikloetan sartzeko probaren salbuespenaren egiaztatzea
...................jaun/andrea, heziketa zikloetan sartzeko proben epaimahai koordinatzailearen idazkaria
Aditzera ematen dut:
.................................................. jaunak/andreak, ................................. NANa/AIZ duenak, ..................... mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egitetik salbuetsita dagoela, ............./200. Ebazpenarekin bat, ......................ena
Salbuespen horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, ondoren aipatzen diren lanbide arloetako Lanbide Heziketako ......... mailako heziketa zikloetan sartzen ahal da:
Iruñean, 2009ko ekainaren ....(e)an.
Epaimahai koordinatzailearen burua
Epaimahai koordinatzailearen idazkaria.
XV. ERANSKINA
Heziketa zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditua duela egiaztatzea
Javier Navallas Rebolé jauna, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.
Aditzera ematen dut:
.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AIZ duenak, 2009ko ...............aren ..................(e) an egindako heziketa zikloetan sartzeko probaren ebaluazio aktaren arabera, .................atala-arloa gainditu duela, ................. kalifikazioarekin, heziketa ziklo hauetan sartzeko proban:
f Erdi mailakoa
f Goi mailakoa
..........................modalitatean, ..........(a)ren .......(e)ko ..../200.. Ebazpenaren bidez arautu zen.
Iruñean, 2009ko ..............aren .....(e)an.
Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: F0900225
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
