II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LEITZA
2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitzako Udalak 2009ko ilbeltzaren 29an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitzako Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Leitzan, 2009ko ilbeltzaren 30ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.
Iragarkiaren kodea: L0901544