II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARAKIL
2009ko udal aurrekontua hasiera batez onestea
Udalaren Osoko Bilkurak, 2008ko abenduaren 29an egindako bilkuran, 2009ko ekitaldiko diru-irteera eta sarreren aurrekontu bakarrari hasierako onespena ematea erabaki zuen, Toki Administrazioetako Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ebatzitakoaren arabera.
Espediente hori jendartera aterako da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 laneguneko epean; honela, interesdunek aztertu eta bidezko irizten dituzten erreklamazioak egiteko.
Erreklamazioren bat aurkezten bada, Osoko Bilkurak horren inguruko erabakia hartu eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, jendarteko epea amaitu ondoren, behin betiko onetsi dela ulertuko da.
Arakilen, 2008ko abenduaren 30an.-Alkate udalburua, Javier Lazcoz Olaechea.
Iragarkiaren kodea: L0900694