21. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA. Diru-bilketa Zerbitzua. Nahitaezko diru-bilketa. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2008ko uztailaren 1ean emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena.

Zordunak: Cesar Fermín Urmeneta Maisterrena jauna, 000420213A, Blanca Urmeneta Maisterrena andrea, 000431012S, Miren Amaya Urmeneta Maisterrena andrea, L3100251N, Mayte Altrogge Urmeneta andrea, 000741120Z, Carlota Lorenzo Urmeneta andrea, L3100252J, eta Beatriz Lorenzo Urmeneta andrea, 000671208E

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak iragarri du ondotik zehazten den ondasun higiezina zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunaren besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2009ko martxoaren 5eko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua). Eskaintzak 2009ko martxoaren 6an, 09:30ean irekiko dira, leku berean.

2. Ondoko zenbatekotik beherako eskaintzak baztertuko dira.

-Lote bakarra: 191.517,38 euro.

3. Eskaintzak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, hauekin batera:

-Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen izena, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako prezioa. Eskaintza entitate batek egiten badu, aurkezlearen ahalordea jarduteko.

-Gutxieneko zenbatekoaren ehuneko hogeiko bermea, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez, Nafarroako Foru Komunitatearentzat gordailuan uztea.

Lote bakarra: 38.303,48 euro.

Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

4. Posturarik hoberenean gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badute, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna esleipenerako, 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza deusetan galarazi gabe.

5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden eskaintza egileek beren eskaintzak hobetzen ahal dituzte, %1eko tarteak eskainiz, hots: 1.915,17 euro.

6. Egun horretan ondasuna esleitzen ez bada, enkantearen mahaiak erabakitzen ahalko du eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekitzea. Eskaintza ekonomikoen gutxieneko zenbatekoa aldatzen ahalko du.

7. Esleipen zuzenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2009ko uztailaren 23an bukatuko da, baldin eta higiezinaren esleipena aurretik ebatzi ez bada.

8. Interesdunei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein momentutan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutza-interesak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

9. Esleipen-hartzaileak beharturik daude esleitzean bertan edo bost eguneko epean utzitako bermearen eta lotea esleitzeko prezioaren arteko aldea pagatzera. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen bukaeran ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea.

10. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko aginduak Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

11. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

12. Enkantean jarritako ondasuna erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoa denean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

13. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean erregistroko titularrak ez beste inor bizi denik.

14. Hona hemen zuzenean esleituz besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunaren gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak:

Lote bakarra:

Erregistrokoa: bakarra: Barañaingo 11.658. finka. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroko 1484. liburukia, 224. liburua, 64. orria. Deskripzioa: Hirikoa. Merkataritzako lokal bakarra Eultzako etorbideko hamabosgarren eta hamazazpigarren etxeetako beheko solairuan, Barañaingo jurisdikzioan. Berrehun eta hirurogeita hamalau metro eta hirurogeita hamar dezimetro koadroko azalera du. Eraikineko elementu komunen parte-hartze kuota: ehuneko sei puntu oso eta ehun eta zazpi milaren.

Katastrokoa:

Erabilerarik gabeko etxabea, Barañainen, Eultzako etorb., 15, behea. 1. poligonoa, 620. lurzatia, 4. azpiarea, 11. hiri-unitatea, 137,35 m²-koa.

Erabilerarik gabeko etxabea, Barañainen, Eultzako etorb., 17, behea. 1. poligonoa, 620. lurzatia, 5. azpiarea, 11. hiri-unitatea, 137,35 m²-koa.

Titulartasuna: jabekidetasuna iraungi ondoko esleipenaren bidez, laurden indiviso bat Cesar Fermín Urmeneta Maisterrena jaunari dagokio, laurden indiviso bat Blanca Urmeneta Maisterrena andreari, laurden indiviso bat Miren Amaya Urmeneta Maisterrena andreari, hamabiren indiviso bat Mayte Altrogge Urmeneta andreari, hamabiren indiviso bat Carlota Lorenzo Urmeneta andreari eta hamabiren indiviso bat Beatriz Lorenzo Urmeneta andreari.

Bahitu beharrekoaren idatzoharrak:

-Bahiturako aurreneurrizko idatzoharra, Cesar Fermín Urmeneta Maisterrena jaunarena den laurden indivisoaren partaidetzaren gainean, "E" letra.

-Bahiturako aurreneurrizko idatzoharra, Blanca Fermín Urmeneta Maisterrena andrearena den laurden indivisioaren partaidetzaren gainean, "F" letra.

-Bahiturako aurreneurrizko idatzoharra, Miren Amaya Urmeneta Maisterrena jaunarena den laurden indivisoaren partaidetzaren gainean, "D" letra.

-Bahiturako aurreneurrizko idatzoharra, Mayte Altrogge Urmeneta andrearena den hamabiren indivisoaren partaidetzaren gainean, "A" letra.

-Bahiturako aurreneurrizko idatzoharra, Carlota Lorenzo Urmeneta andrearena den hamabiren indivisoaren partaidetzaren gainean, "B" letra.

-Bahiturako aurreneurrizko idatzoharra, Beatriz Lorenzo Urmeneta andrearena den hamabiren indivisoaren partaidetzaren gainean, "C" letra.

Tasazioaren balioa: 294.642,12 euro.

Ez dago lehentasunezko kargarik.

15. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 28an.-Nahitaezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0901509