21. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkaia.

Ikusirik deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 17an emandako 48/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. (2008ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa).

Jesús Bermejo Lecuona jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdiko epaimahaiak emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunaren esku dago Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, hirugarren solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0901699