21. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

222/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2009ko deialdiak onesten dituena.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 13.1. artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratzeko, ehizari lotutako arloei buruz gaitasun eta ezagutza probak gainditu beharko dira.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan gaitasun proben baldintzak eta edukia garatzen dira. Baldintza hauen artean, homologatutako prestakuntza ikastaro bat egiteko beharra aipatzen da eta ezartzen da gaitasun probetan nahitaez honako gai hauei buruzko ezagutza izatea: ehizari buruzko alderdi legalak, basa faunari buruzko ezagutza, ehiza eta segurtasun metodoak, eta ehizarako tresnak eta baliabideak eta bere erabilera.

Xedapen horiek betearazteko, bidezko da deialdiak eta baldintzak finkatzea, ehizan lehenbizikoz ari nahi dutenek ezagupenik aski badutela egiaztatzeko aukera izan dezaten, ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratu aurretik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2009ko deialdiak onestea.

2. Deialdi horien arauak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak, onestea.

3. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 22an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2009ko deialdiak

1.-Xedea

Deialdi hauen xedea prestakuntza ikastaroa eta ehiza gaietako gaitasun ziurtagiria lortzeko azterketa egitea da. Ziurtagiria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak luzatzen du eta Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezkoa da.

Izangai bakoitzak ehiza gaiei buruzko gaitasun azterketa gainditzeko bi deialdi izanen ditu. Azterketara aurkezteko nahitaezkoa da prestakuntza ikastaroa egitea.

2.-Inskripzioa.

2.1. Prestakuntza ikastarorako eta lehenbiziko edo bigarren deialdian azterketa egiteko izena emateko epe bakarra izanen da eta 2009ko martxoaren 20an bukatuko da.

2.2. Izena emateko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira.

Izena emateko epearen barruan, honako agiri hauek aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan (Armada etorbidea 2, 31002, Iruña):

a) Prestakuntza ikastaroan eta azterketan parte hartzeko izena emateko eskabidea, eransinean ageri den ereduaren araberakoa. Eskabideak interesdunen eskura egonen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Yanguas y Miranda kalea, 27-1. solairua, 31003 Iruña).

Lehen deialdian izena eman eta probetara aurkezten ez direnek eta lehen deialdiko azterketa gainditzen ez dutenek, nahikoa izanen dute prestakuntza ikastaroko bertaratze-ziurtagiria aurkeztea bigarren deialdian parte hartzeko.

b) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) Azterketa egiteko 12 euroko tasa ordaindu dela ziurtatzen duen ordainketa-gutuna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean ezarritakoa. Zenbateko hori ordaintzeko ordainketa-gutuna, interesdunak eskatuta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalak luzatuko du (Yanguas y Miranda kalea, 27-1. solairua, 31003 Iruña).

3.-Onartuen zerrenda.

2009ko martxoaren 27tik aurrera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du, prestakuntza ikastaroa egiteko tokia, data eta ordua izangai bakoitzeko zehaztuta, bai eta lehenbiziko deialdian azterketa egiteko tokia, data eta ordua.

2009ko maiatzaren 18tik aurrera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bigarren deialdiko azterketa egiteko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du, tokia, data eta ordua izangai bakoitzeko zehaztuta.

Aipatu zerrendak Nafarroako Gobernuko Iragarki Oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan (Armada etorbidea, 2, Iruña) argitaratuko dira.

4.-Prestakuntza ikastaroa

Ikastaroaren xedea da Nafarroako ehiztarien 2008ko azterketa prestatzeko eskuliburuaren edukiak aztertzea eta izangaiei eskuliburua ulertzen laguntzea ezagutza gehiago izan ditzaten eta azterketa gainditzen laguntzeko.

Gaitasun probak gainditu nahi dituzten izangai guztiek nahitaez egin beharko dute ehizari buruzko prestakuntza ikastaroa, bost orduko iraupena duena. Horretarako NANa, papera eta bolaluma eraman beharko dute. Onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzaren eguna eta ordua.

Prestakuntza ikastaroa emanen den tokia eta egunak eta ordutegia:

-Tokia: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Hitzaldi Aretoa (Armada etorbidea, 2, erdisotoa, Iruña)

-Egunak eta ordutegia:

2009ko apirilaren 17an eta 24an: 16:00etatik 21:00ak arte.

2009ko apirilaren 18an eta 25ean: 9:00etatik 14:00ak arte.

Izangai bakoitza saio bakar batera agertuko da. Ikastaroan parte hartzeko, izena emateko eskabidea bete beharko da eranskinean ageri den ereduaren arabera. Eskabide horrek ere balio du ehiztari azterketan parte hartzeko.

Bertaratutako ikasleek ikastaroaren bertaratze ziurtagiria jasoko dute, azterketara aurkezteko aurretiko betebeharra dena.

5.-Azterketa.

5.1. Azterketaren edukia.

Azterketak test moduko 30 galdera teoriko izanen ditu, epaimahaiak 500 galderako multzo batetik aldez aurretik aukeratuak.

Gaitasun ziurtagiria lortzeko azterketa galdera eskuliburu eta koadernoaren edukian oinarritutakoa izanen da. Honen erreferentzia hau da: "Nafarroako ehiztarien 2008ko azterketa prestatzeko eskuliburua"

5.2. Balorazioa.

Erantzun zuzeneko galderak puntu banarekin baloratuko dira. Erantzuna zuzena ez bada, ez da punturik emanen.

Proba hau gainditzeko, 23 puntuko edo gehiagoko puntuazioa erdietsi beharko dute.

5.3. Azterketen egunak:

-Lehendabiziko deialdia. 2009ko maiatzaren 9an eta/edo 10ean.

Lehenbiziko deialdiko onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzaren eguna eta ordua.

-Bigarren deialdia. 2009ko maiatzaren 30ean eta/edo 31n.

Bigarren deialdiko onartuen zerrendan zehaztuko da izangai bakoitzaren eguna eta ordua.

Izangaiek NANa eta boligrafoa eraman beharko dute. Azterketara aurkezteko beharrezkoa izanen da prestakuntza ikastaroaren Bertaratze Ziurtagiria izatea.

6.-Emaitzak jendaurrean jartzea.

Kalifikazioa bukatuta, Epaimahaiak izangaiek lortutako emaitzen zerrenda jarriko dute Nafarroako Gobernuko Iragarki Oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan (Armada etorbidea, 2, Iruña).

7.-Epaimahaia.

7.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Salvador del Pino López jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

Ordezkoa: Ana Palacios Arellano andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko teknikaria.

Lehenengo mahaikidea: Enrique Castién Arriazu jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ordezkoa: Manuel Lamuela Aguado jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoko burua.

Bigarren mahaikidea: M.ª Carmen Galbarra Cobos andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoko burua.

Ordezkoa: Milagros Rubio Ruiz andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko administraria.

Idazkaria: Félix Armendáriz Martínez jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Iván Razquin Tarazona jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

7.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengoa bertan izan gabe.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

ESKABIDEA

(Letra larriz idatzi eta datu guztiak osorik bete).

.................................. jauna/andrea, .................................. NAN zenbakia duena, karrika: ......................, zenbakia: ....., solairua: ........, posta kodea: ......................, herria: ................ telefonoa: .................

Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2009ko deialdiko arauak onartzen dituela eta eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela azaltzen du.

Horregatik, eta aipatu deialdian eskatutako agiriak erantsita (NANaren fotokopia eta azterketako tasaren ordainketa-gutuna),

Prestakuntza ikastaroa eta Gaitasun Azterketa egiteko onartzea eskatzen du, ehizarako lehenbiziko lizentzia izateko beharrezkoa den gaitasun ziurtagiria lortzeko..

.....................(e)n, 2009ko............aren ........(e)an.

Eskatzailearen sinadura

Argibideak eskatzailearentzat: prestakuntza ikastaroa egiteko eguna eta ordua emanen zaio izangai bakoitzari, eta lehenbiziko eta bigarren deialdiko azterketa egiteko tokia, eguna eta ordua argitaratuko diren onartuen zerrendetan zehaztuko dira, deialdiaren arauen arabera, Nafarroako Gobernuko Iragarki Oholean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erregistroan (Armada etorbidea, 2, Iruña) argitaratuko direnak. Azterketa egiteko nahitaezkoa da prestakuntza ikastaroa egitea. Azterketara aurkezteko beharrezkoa izanen da prestakuntza ikastaroaren Bertaratze Ziurtagiria izatea.

INGURUMENAREN ETA URAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

Iragarkiaren kodea: F0901524