2. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATETZ

2009ko karga-tasak

Udal honek, 2008ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen, udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:

2009ko ekitaldian indarra izanen duten tasa, prezio publiko eta udal zergen karga-tasa hauek onestea, portzentaje eta baremo hauen arabera:

Zergak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: portzentajerik txikienak, legeari jarraikiz, tasari eta karga-tasari dagokienez.

Tasak:

Hirigintzako hitzarmenak tramitatzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak tramitatzeko.

Atezko ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza

Tarifak:

Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

1.-Ur horniduraren kuota:

A. Kontagailua duten etxebizitza eta instalazioetan, urteko kontsumoaren arabera kobratuko da, eta 0,35 euro kontsumituriko m³ bakoitzeko.

B. Kontagailurik gabeko etxebizitza eta instalazioetan: 100 euro urtean.

C. Gutxieneko kontsumoa: 100 euro urtean.

D. Kontagailuaren alokairua, halakorik dagoenean: 10 euro urtean.

2.-Saneamenduko kuota:

Nilsa enpresa publikoak urtero Udalari igortzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Ondoko alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

A. Etxebizitzak edo instalazioak ur kontagailua badu, Nilsa enpresak zehaztutako parametroen arabera kobratuko da, kontsumoari begira betiere.

B. Etxebizitzak edo instalazioak ur kontagailurik ez badu, Nilsa enpresak zehaztutako parametroen arabera kobratuko da, ratio bidezko prozedura edo sistema erabilita.

3.-Hargunea edo lotune berria instalatzeko tasa: 3.000 euro.

Kopuru horiei %7ko BEZa erantsiko zaie.

Aldaketa honek 2009ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondorengo zergaldietan ere, Udalak ez badu bete aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baitira.

Atetzen, 2008ko abeduaren 5ean.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0818834