2. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko Foru Batzordeak 2008ko urriaren 10ean hartua, Nafarroako Administrazio Publikoei gomendioa egiten diena NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak hautapen prozesuetarako eta Zerbitzuen Gutunak ezarri, hedatu eta haien segimendua egiteko prestatutako gidak erabil ditzaten.

Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen bidez Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko Foru Batzordea sortu zen, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organo gisa. Hari dagokio Nafarroako Administrazio Publikoen politiko publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea Nafarroako lurralde eremuan ebaluatzeko eskumena erabiltzea.

Foru legearen arabera, Batzordeak dituen eginkizun berariazkoen artean hauxe dago: Nafarroako Administrazio Publikoek zerbitzu publikoen kalitatea autoebaluatzeko eta bakoitzaren Zerbitzuen Gutuna prestatzeko metodologiak zehaztea da (Foru Legearen 23.2 artikulua, c) letra).

Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko Foru Batzordearen iritziz, egokia da Nafarroako Administrazio Publikoei gomendatzea NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak hautapen prozesuetarako eta Zerbitzuen Gutunak ezarri, hedatu eta haien segimendua egiteko prestatutako gidak erabil ditzaten.

Horrenbestez, Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko Foru Batzordeak, abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 23. artikuluan xedatutakoarekin bat,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Administrazio Publikoei gomendatzea NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak hautapen prozesuetarako eta Zerbitzuen Gutunak ezarri, hedatu eta haien segimendua egiteko prestatutako gidak erabil ditzaten.

2. Gonbita egitea NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak Zerbitzuen Gutunak garatzeko antolatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzeko, bertan gida horiek erabili eta ikasmaterial gisa banatzen baitira.

3. Aholku horiek, hala ere, ez dute entitate bakoitzak hartzen duen azkeneko erabakia baldintzatzen.

4. Nafarroako Administrazio Publikoen esanetara jartzea hautapen prozesuen gainean, Zerbitzuen Gutunak ezarri, hedatu eta haien segimendua egiteko prozesuan eta, orobat, abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legea garatu eta aplikatzeko behar diren gainerako alderdi guztietan aholku emateko. Aholkuak jasotzeko, NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitate Zerbitzura jo behar da.

5. Erabaki hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zuzendari nagusi eta zuzendari kudeatzaile guztiei jakinaraztea, haren berri izan dezaten.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko urriaren 10ean.-Nafarroako politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluaziorako Foru Batzordeko burua, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0818603