17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2008ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 2an, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hau izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituen izangaia delako: Isaías Bautista Sanz jauna.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 20an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0901282