17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Akats zuzenketa

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 105.2 artikuluan xedatua aplikaturik, Alkatetzaren 2009ko urtarrilaren 16ko 4/2009 ebazpenaren bidez, akats zuzenketa egin da, "Aguas de Fontellas" Sozietate Kooperatiboak eskaturik, Fontellasko Udal PLaneko UE R-13 unitatea birzatitzeko proiektuan. Hona hemen haren edukia:

"R-13 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsi ondoan, akatsa atzeman da 2, 3, 4 eta 5. planoetan, eta bertze akats bat, orobat, ondoriozko C lurzatiaren mendebaldeko mugaren deskribapenean.

Hartara, delako plano horietan unitatearen mendebaldeko mugan sartzen du lur zerrenda bat, katastroko 336. lurzatiaren zatitzat hartzen duena; egiazki, ordea, zerrenda hori kanpoan dago eta, gainera, katastroko 135. lurzatiaren zati da.

1. planoa ("Exekuzio unitatearen mugak") zuzena da eta unitatearen mugak jasotzen ditu Udal Planean aldaketa egitean ezarri zen bezala, 10, 11, 12 eta 13. unitateetan muga berriak ezarri baitziren orduan.

Birzatitzeko proiektuaren 2, 3, 4 eta 5. plano berriak aurkeztu dira, beraz.

Atzeman den akatsa planoei baizik ez dagokie, birzatitzeko proiektuan kontuan hartzen diren azalerak unitatearen muga zuzenaren arabera kalkulatuak baitaude.

Bertze alde batetik, ondoriozko C lurzatiaren deskribapena ondoko hau da:

"Fontellasko Udal Planeko R13 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren ondoriozko lurzatiaren planoan grafiaturiko lurzatia. Haren azalera 500 m² da, eta hirigintzako aprobetxamendua, berriz, aprobetxamenduko 173,02 unitate.

Mugak: iparraldean, berdegune sortu berria; hegoaldean, katastroko 135. lurzatia eta bide publiko sortu berria; ekialdean, bide publiko sortu berria; mendebaldean, katastroko 135. lurzatia eta katastroko 537. lurzatia".

Lurzati hau Jabetza Erregistroan inskribaturik dago 3468. liburukian, 46. liburuan, 48. orrian, 2301. finkan.

Mugak birzatiketaren planoetatik abiatuta deskribatu ziren; beraz, ez dira zuzenak. Hainbatenaz, hona muga zuzenak:

Mugak: iparraldean, berdegune sortu berria; hegoaldean, katastroko 135. lurzatia eta bide publiko sortu berria; ekialdean, bide publiko sortu berria; mendebaldean, katastroko 135. lurzatia".

Fontellasen, 2009ko urtarrilaren 16an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0900769