17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AMESKOABARREN

U.E. 4.2 unitateko xehetasun azterlana, 4. poligonoko 92. lurzatiak, 262. lurzatiko puska batek eta bide publikoak eratzen baitute, Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruan. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo alkate udalburuak, 2008ko abenduaren 22an, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2008 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

1.-Hasiera batean onestea U.E. 4.2 unitateko xehetasun azterlana, 4. poligonoko 92. lurzatiak, 262. lurzatiko puska batek eta bide publikoak eratzen baitute, Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruan. Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu eta Ana María Bacaicoa Ruiz andreak sustatu du, eta 2008ko maiatzaren 9an ikus-onetsia, bere hirigintzako antolamendua finkatzeko, lurzoru publikoko aparkaleku bat aurreikusiz batez ere, bi plaza eratzen direla 92. lurzatiak 42,95 m² lagata.

2.-Espedientea hogei eguneko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenen, 2008ko abenduaren 22an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0900626