17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Kreditu transferentziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2008ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2008ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, kreditu transferentziaren gaineko espediente batzuk onetsi zituen Udalaren Ur Batzordearen 2008ko aurrekontu arruntean; guztira, 29.254,30 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2008ko abenduaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2008ko azaroaren 27ko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betikoz onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu goitituak:

A) Eragiketa arruntak:

4.-Transferentzia arruntak: 29.254,30 euro.

Gastu goitituak, guztira: 29.254,30 euro.

Gastu beheitituak:

B) Kapital eragiketak:

3.-Finantza-gastuak: 14.627,15 euro.

9.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 14.627,15 euro:

Gastu beheitituak, guztira: 29.254,30 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0900691