17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ODIETA

2009ko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2009ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2009ko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu den araudian xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Odietan, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0900661