17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

37/2008 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2008ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 37/2008 espedientea, kreditu transferentzia eginen baita.

2008ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, abenduaren 26an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo behar da, aipatu Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona zehaztuta behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

-Gastu goititua:

2. kapitulua. Zenbatekoa: 4.200 euro.

Gastu goititua, guztira: 4.200 euro.

-Gastu beheititua

4. kapitulua. Zenbatekoa: 4.200 euro.

Gastu beheititua, guztira: 4.200 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2009ko urtarrilaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0900657