17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

6/2008 aldaketaren espedientea 2008ko aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidez. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 6/2008 espedientea Udalaren 2008ko aurrekontuan; 5.800,00 eurokoa, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2008ko abenduaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

1 4510 62502 kontu-saila.-Kultur Etxeko ekipamendua: 5.800,00 euro.

Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 5.800,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0900837