17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZUBIETA

Oihan enkantea

Zubietako Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante irekian ondoko oihan aprobetxamendua:

-Lote bakarra Usategieta parajean, 596 pago, larizio pinu, altzifre, alertze eta douglas, 783,60 metro kubiko zur eta 129,20 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa 22.281,00 euro.

Enkantea arautzen duten baldintzen orria interesdunen eskura dago Zubietako Udaletxeko idazkaritzan eta proposamenak toki berean aurkeztuko dira.

Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren eguneko goizeko 11etan bukatuko da.

Enkantea aipatutako egunaren ondoko lanegunean eginen da, arratsaldeko 13:00etan.

Proposamen eredua

Izen-abizenak ...................... adinez nagusia, NAN zenbakia .................., helbidea .................. (herria, kalea, prob.), Telefono zenbakia ..............., ezaguturik Zubietako Udalak enkantea egin behar duela ................... zuhaitz esleitzeko, ............................ metro kubiko zur eta ..................egur egiten baitute, eta ezaguturik halaber esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

(Leku, data eta sinadura)

Zubietan, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L0901645