17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BERRIOBEITI

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Lazcoz Lizasoain, Esteban. Jarduera: biltegi generikoa. Tokia: 02. poligonoa - 152. lurzatia, Añezkarren.

Berriobeitin, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0900888