17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Noain Elortzibarko Udaleko mantentze zerbitzuetan C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko urtarrilaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:

Bukatu da Noain Elortzibarko Udaleko mantentze zerbitzuetan C mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdira onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea, eta ez da ezerreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; hortaz, eta deialdiko 5.3 oinarriarekin bat, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onetsi da:

Lehena:

-Onartuak:

GALAFATE RODRÍGUEZ, MIGUEL.

-Baztertuak: inor ez.

Bigarrena:

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: Miguel Elizari Reta, Noain Elortzibarko Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: Oscar Arizcuren Pola, Noain Elortzibarko Udaleko lehen alkateordea.

-Mahaikidea: Mikel Baztan Carrera, Noain Elortzibarko Udaleko Lorezaintza zerbitzuko eta Agenda 21eko arduraduna.

-Ordezkoa: Silvia Landiribar Rodríguez, Noain Elortzibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua, lorezaintzako espezialitatekoa.

-Mahaikidea: Iñigo Uriz Lazcoz, Noain Elortzibarko Udaleko aparejadorea.

-Ordezkoa: Begoña Lausin Serrano, Noain Elortzibarko Udaleko arkitektoa.

-Mahaikidea: Jesús Javier Méndez Soteras, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

-Ordezkoa: Juan Tomás Zubasti Madoz, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

-Mahaikide idazkaria: Isabel García Layana, Noain Elortzibarko Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: María Angeles Trías Zalba, Noain Elortzibarko Udaleko idazkariordea.

Interesdunei jakinarazten zaie ezen, deialdiko 9 oinarriaren arabera, oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2009ko otsailaren 18an eginen dela, goizeko hamarretan, udal bulegoetan, calle Real, 44-1.a, Noain.

Izangaiek nortasun agiri nazionala eta boligrafo urdina ekarriko dituzte.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0901537