17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Akats zuzenketa

Akatsak atzeman baitira Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren argitalpenean, 2009ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, urtarrilaren 21ean. Bada, hona hemen zuzenketa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz:

4. puntuan, eskabideei buruzkoan, 4.1. atalean:

Honela dioen tokian:

"Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira,..."

Honela behar du:

"Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dira,..."

4. puntuan, eskabideei buruzkoan, 4.2. atalean:

Honela dioen tokian:

4.2. Eskabideak deialdi honetako 1. eranskinean argitaratu ereduari lotuko zaizkio. Eredua Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren bulegoetan eskuratzen ahalko da (Bentetako Ingurubidea, zk.g., Burlata),

Honela behar du:

4.2. Eskabideak deialdi honetako 1. eranskinean argitaratu ereduari lotuko zaizkio. Eredua Burlatako Udaleko bulegoetan eskuratzen ahalko da (Larrainetako plaza, zk.g., Burlata),

I. eranskinean, eskabide eredu ofiziala delakoan,

Honela dioen tokian : "Onartua izatea eskatzen dudala (...) lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian..."

Honela behar du: "Onartua izatea eskatzen dudala (...) lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian..."

I. eranskina, eskabide eredu ofiziala, eransten da.

Halaber, deialdi horretan parte hartu nahi dutenei sor dakizkiekeen eragozpenak saihesteko, bidezko da eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hogeita hamar egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Egun hori baino lehen eskabidea aurkeztu duten pertsonek ez dute beste bat aurkeztu beharko deialdian parte hartu ahal izateko. Dena dela, epe honen barruan, bidezko juzgatzen dituzten agiriak aurkeztu ahalko dituzte.

Burlatan, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

1. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: .............., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: .......... bizitokia: ............................. karrika: ............................ zenbakia: .............. posta kodea: ............. telefonoa:........., sakelako telefonoa: ..........., e-posta: .........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

-Onartua izatea eskatzen dudala Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, haien oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen baititut.

-Karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik ez dudala.

-Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

-Ez naizela baztertua izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.

-Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

-Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f EGA edo ofizialki baliokidea dena ekarri dudala.

f Euskarazko proba egin nahi dudala, deialdiaren 3. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (markatu, hala bada).

f Ingelesezko proba egin nahi dudala, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (markatu, hala bada).

f Frantsesezko proba egin nahi dudala, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (markatu, hala bada).

Hona hemen aurkezten ditudan agiriak:

-Tasaren ordainketaren frogagiria (4.40 euro) edo N.E.Z.eko enplegu eskatzailearen txartelaren fotokopia.

-Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak.

Horrenbestez,

Eskatzen dut:

Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

BURLATAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

Iragarkiaren kodea: L0901726