17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARAKIL

2009ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2008ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arakilen, 2008ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0900753