17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko

Izendapen proposamena:

2008ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 27an, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio bidez eta barne igoera murriztuan, betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatua bete dadin, epaimahaiak izendapen proposamena igorri du eranskinean heldu den izangaiaren alde, bera baita gainditu duen izangai bakarra.

Izangaiak deialdiaren oinarrietan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek aurkezten ez baditu ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezakeen erantzukizunaz aparte.

Administrazio dei egilearen funtzionario publiko direnek ez dituzte berriz aurkeztu beharko beren lehengo izendapena lortzeko frogatu behar izan zituzten betekizun eta baldintzak; funtzionario direla eta haien espedienteko inguruabarrak frogatzen dituzten agiriak baizik ez dituzte aurkeztu beharko.

Berriozarren, 2009ko ekainaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno De la Chica.

ERANSKINA

ARMENDÁRIZ VALDEMOROS, FERMÍN

Iragarkiaren kodea: L0900827