17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Famili langileen izendapena

2008ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 28an, famili langileen lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Probak kalifikatu dituen epaimahaiak egindako proposamenari eta deialdiaren 8. puntuari jarraituz, Mankomunitateko Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 12an egindako bilkuran, ontzat eman du honako hauek lan kontratudun-finko egitea edo bitarteko gisa hartzea:

-07. lanpostua: Angela Ruiz Zuazu.

-08. lanpostua: María Angeles Urmeneta Tejero.

-09. lanpostua: María Inés Ardanaz Ulibarri, baina eszedentzia eskatzeko dokumentazioa aurkeztu duenez, probak gainditu dituen hurrengo izangaiak, María Mar Arina Cayetano andreak, beteko du bitarteko gisa.

-13. lanposuta: Inmaculada Bufanda Urbistondo, baina eszedentzia eskatzeko dokumentazioa aurkeztu duenez, probak gainditu dituen hurrengo izangaiak, Laura Elgorriaga Aranaz andreak, beteko du bitarteko gisa.

Aipatutakoek 2009ko martxoaren 2an hasi beharko dute lanean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Uharten, 2009ko urtarrilaren 12an.-Mankomunitateko burua, Iosu Asier Bregaña Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0900516