17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Idoia Marquina Górriz izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 8.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 29an).

Erriberrin, 2000ko urtarrilaren 27an.-Mankomunitateko burua, María Jesús Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: L0901485