17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeako Udalaren zerbitzuko gizarte langile izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

(5/PR).

"Ikusirik Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiaren 327 zenbakidun epaia, 80/2008 prozedura laburtuko autoetan emandakoa, Iruñeko Udaleko gizarte langile izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa. Deialdia 2006ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 15ean argitaratu zen. Eta ikusirik orobat, espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1. María Aznar Antúnez eta Leyre Elizalde Carballo andreak Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, gizarte langile kategoriarekin.

2. Interesdunek egin duten hautuaren arabera, María Aznar Antúnez andreari 201000-22 lanpostu zenbakia esleitu zaio eta Leyre Elizalde Carballo andreari berriz, 201000-34 lanpostu zenbakia.

3. Izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, erabaki hau jakinarazten zaien egunetik aitzina".

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 13an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0900761