17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak José Ignacio Ropero Sánchez jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 12an).

Orkoienen, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0900640