17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa hau Hirigintzako Udal Planean: UR-9 exekuzio unitatea kentzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Sesman, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0900710