17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Urpasa: aldaketa Sanduzelaiko UO-C/U.I. VI unitatearen plan berezian. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 19-dic-08 (5/CU).

"Sanduzelaiko UO-C/U.I. unitatearen plan bereziko dokumentua hasiera batean onetsi (JOB 10/UV, 2008-7-4koa) eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, Planeamendu Zerbitzuko buruaren 2008ko-12-11ko txostenari eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2008-12-12koari jarraituz,

Erabaki da:

1. Behin betiko onestea Sanduzelaiko UO-C/U.I.VI unitatearen plan berezia, hasierako onespenean adierazitako oharren arabera zuzendu dena; izan ere, S-2 lurzatiaren jabea ekipamenduko lurzatiaren berrurbanizazioa ordaintzera eta lurretan erabilera publikoko zortasuna izatera behartzen duen araudia erantsi da.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Testu arau-emailea:

6.-Hirigintzako araudia

Aldaketa honek eragina du gaur egungo hirigintza araudian, atal hauetan hain zuzen:

Eraikuntzaren lerrokadurak, kotak, altuerak eta sestrak.

Hiru lerrokadura mota zehazten dira:

Gehieneko lerrokadurak fatxaden barreneko lerrokadurentzat, goiko solairuetan. Horien gainean hegalkinak, gorputz irtenak eta atzeraemanguneak egiten ahal dira. Lerrokadura horiez haratago, pastillen arteko lotuneak egiten ahal dira, elementu arin kristaldunak eraikiz.

Nahitaezko lerrokadurak kanpoko fatxadentzat, haietan hegalkinak, gorputz irtenak eta atzeraemanguneak ezartzeko.

Nahitaezko lerrokadurak beheko solairurako. Horiez haratago, goitik beherako komunikazio guneak ezartzen ahal dira.

Lurzatiaren lerrokadura ofizialak, haietan hegalkinak, gorputz irtenak eta atzeraemanguneak ezartzeko.

Aldaketa honen O5 planoan adierazi dira lerrokadura orokorrak. Sanduzelaiko U.I.VI / U.O.-3,7,8,9,10,11 unitatearen Plan Berezia urbanizatzeko proiektuan (92-8-28an onetsia) ezarritako urbanizazio sestrei eutsiko zaie. O5 planoan ageri den solairu kopurua izanen du eraikinak, nahitaez.

Araudi honetako atalek titulu berekoak aldatu eta ordezten dituzte B.B.P.B.ko araudian eta aurreko aldaketan, U.O.C.ren arloan.

S-2 lurzatiaren arau partikularrak:

Lurzatiaren erabilera: etxebizitza kolektiboak.

Sotoaren erabilera: aparkalekua.

Beheko solairuaren erabilera: merkataritzarako.

Lehen solairuaren erabilera: bulegoak.

Goiko solairuen erabilera: etxebizitza kolektiboak.

Solairu kopurua: B+8 eta B+16, O5 planoaren arabera.

Lurzatiaren azalera: 3.100,26 m²

Sotoko solairuaren azalera: 3.100,26 m²

Beheko solairuaren, sarbideen eta merkataritzako lokalaren azalera: 800,00 m²

Beheko solairuaren azaleretik Udalari libreki lagatakoa: 2.242,26 m²

Lehen solairuaren (bulegoak) azalera: 1.100,00 m²

Goiko solairuen (bizitegiak) azalera: 14.085,00 m²

Azalera eta aprobetxamenduak, buruz buru:

EGUNGO ARAUDIA ALDATZEKO PROPOSAMENA

S2 m² UA PROPOSAMENA, m² UA

Lurzatia 3.100,26 3.100,26

Sotoa 3.100,26 3.100,26

Beheko solairua 1.760,36 1,6 2.816,58 800,00 1,6 1.280,00

Lehen solairua 1.100,00 1,5 1.650,00

Goiko solairuak 13.077,00 1,0 13.077,00 12.937,00 1,0 12.937,00

GUZTIRA 14.837,36 15.893,58 14.837,00 15.867,00

Orobat, S-2 lurzatiaren jabea behartua dago honako hauek ordaintzera:

1. Ekipamenduko lurzatiaren berrurbanizazioa, gaur egungoen antzeko ezaugarriekin erabilera eta kalitate aldetik.

2. Erabilera publikoko azalerak mantentzea.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0900428