17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Udal Planeko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, azaroaren 26ko 359/2008 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zuen Fontellasko Udal Plana aldatzeko espedientea, hain zuzen ere Udal Planeko R-9 exekuzio unitateari buruzkoa, unitateko horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Aipatutako Foru Aginduaren behin betiko onespena 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2008/12/24an. Bada, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Aginduaren 81.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, aldatutako hirigintzako araudia argitaratzen da.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

38. artikulua. UE-R9 exekuzio unitatea

Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak:

Erabilera nagusia: etxebizitzak.

Aprobetxamendua: eredu aprobetxamenduaren %90 (0,358).

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 81.

Hirigintzaren antolamenduko determinazio xehakatuak:

Unitatearen azalera: 35.625 m²

Bideen azalera: 9.935 m²

Lagatzeko azalera: 7.412 m²

Azalera libre pribatua: lurzati garbiaren %40.

Tipologia: Lorategi Hiria 2.

Jarduketa sistema: konpentsazioa.

Lanak egiteko epea: 4 urte.

Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).

Fontellasen, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0900845