17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERIAIN

Ordenantzak. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalbatzak 2008ko ekainaren 5ean egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki zen hasiera batean onestea Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza.

Iragarki hau 2008ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Tasa ordaindu ondoa luzatuko da Udalaren lokal batean ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria.

2. Eskatzaileek ekitaldia egiteari uko eginez gero, ordaindutako tasaren zenbateko osoa galduko dute.

Tarifak.

a) Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetan egiteagatik: 80,00 euro.

b) Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetatik kanpo egiteagatik: 100,00 euro.

c) Ezkontza jaiegunetan egiteagatik: 120,00 euro.

Batean nahiz bertzeetan 45,00 euroko fidantza eskatuko da, ezkontzak garbitu beharra edo kalteak konpondu beharra ote dakarren; diru hori itzuliko da, lokala nola gelditu den ikusita.

Nahitaezkoa izanen da ezkontideetariko udalerrian erroldaturik egotea, ezkontza ekitaldia jaiegunez edp bulego orduetatik kanpo eginez gero.

Nafarroako Foru Komunitateari dagokion KPI erabilita eguneratuko dira tarifa guztiak.

Iragarkiaren kodea: L0900785