17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERIAIN

Ordenantza. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2008ko irailaren 22an egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Lokal publikoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Beriainen, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0900776