17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARILLAS

2009ko ordenantza eta tasetako aldaketa. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2008ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik, beharrezkoa dela udal ordainarazpenen bidezko dirusarrerak 2009rako aurreikusitako gastura egokitzea, izan ere handiagoa izanen baita kontsumorako prezioen indizearen igoerarengatik (KPI) eta ekitaldi horretarako aurreikusi diren bestelako gastuengatik, eta ikusirik, orobat, Udal hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza ezarri beharra dagoela, Udalak honakoa erabaki du:

1. Hasiera batez onestea ordenantzetako eta tasa, prezio publiko eta ordainarazpenen tarifetako aldaketa 2009rako baita Udal hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza ere. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez.

2009rako tasa, prezio publiko eta ordainarazpenen tarifa guztiak aurreko ekitaldian aplikaturiko kuota edo/eta portzentajeen gainean %5 handituko dira, betiere legezko mugak gainditu gabe hala egiterik dagoen ordainarazpenetan.

Hirilurren balio igoeraren zergako oinarriak kalkulatzeko ehunekoak bere horretan geldituko dira 2009rako: 3,00 izanen da 5 eta 10 urte bitarteko tarteetarako, eta 2,9, berriz, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako, eta %12ko tasa aplikatuko da. EIOZa ordainarazteko portzentajea, berriz, %4koa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

1.-Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala;

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza.

Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Igorpen motak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: ordainarazpena 0,80an mantenduko da, legezko muga baita.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2009ko ordainarazpena %0,3022koa izanen da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: %40, legezko muga baita.

2.-Aldaketa, tarifa eta ordainarazpen horiek, baita Hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzak ere 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioetarako, ohartaraziz ezen, aipatu epean, espedientea interesatuen esku egonen dela udal idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan, bertan aztertu eta, hala behar bada, bidezko alegazioak egiteko.

Barillasen, 2008ko abenduaren 29an.-Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L0900747