17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Ordenantza, Hildakoen aldeko hileta edo omenaldi zibiletarako. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hildakoen aldeko hileta edo omenaldi zibilak egiteko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Altsasun, 2008ko abenduaren 1ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0900835