17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

200/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioko Departamentuaren Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen Gutuna onesten duena.

Zerbitzuen Gutunak Administrazio Publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.

Gaur egun, Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira. Foru lege horretako 20. artikuluak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean."

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura ezarri zen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskurantzez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Toki Administrazioko Departamentuaren Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen Gutuna onestea.

2. Toki Administrazioko Departamentuaren Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuen Gutuna Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuan eskuragarri dagoela adieraztea.

Zerbitzuen Gutuna Interneteko ondoko helbide honetan ere kontsultatzen ahal da: http://ww2.infolocal.navarra.es /C7/Temática/NuevasTecnologias.aspx, eta alcalmod@navarra.es helbide elektronikoan kopia bat eskatzen ahal da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko abenduaren 30ean.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0900248