17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 26an hartua, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen E mailako hasierako soldata eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 41. artikulua betetzeko eta 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 6. artikuluan aurreikusitako igoerarekin bat, beharrezkoa da E mailak 2009ko ekitaldian izanen duen hasierako soldata finkatzea.

Halaber, aipatu foru legearen 11.3 artikuluan, a) letran ezarritakoa betetzeko, eguneratu behar dira eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari loturiko funtzionarioen lansariak E mailako hasierako soldata oinarritzat hartuz finkatuko dira; 2009rako zenbatekoa urtean 13.508,18 eurokoa da.

2. Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2009. urterako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:

MAILA SOLDATA BIZITZA GAR. PLUSA

1 12.334,38 9.109,16

2 10.146,85 8.641,91

3 9.032,91 8.404,34

4 8.585,45 8.309,12

5 8.208,15 8.228,74

6 7.860,53 8.154,34

7 7.531,09 8.270,84

8 7.301,43 8.528,65

9 6.968,99 8.457,58

10 6.773,27 8.260,95

11 6.597,09 8.157,91

12 6.218,64 7.934,47

13 5.960,60 7.807,98

14 5.489,81 7.567,75

15 5.056,28 7.221,28

16 4.791,91 7.065,59

17 4.354,94 6.910,21

3. 2009rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak honako hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeko Laugarren Xedapen Iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

-Soldata: 7.706,72 euro.

-Fakultatiboaren lanpostua: 5.036,51 euro.

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

-Soldata: 4.454,18 euro.

-Fakultatiboaren lanpostua: 4.029,52 euro.

c) Emaginak:

-Soldata: 1.647,17 euro.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 26an.-Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0901278