17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

155/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, TF-72 finkan egindako desjabetzea handitzen duena, ukitutako eskubide gisa jasotzen duena "Nafarroako Ubidea: 6, 7A eta 19A tarteak" izeneko proiektuarendako aireko linea elektrikoaren zortasuna eta haren titularrari okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diona.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak, otsailaren 16ko 20/2007 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea: 6, 7A eta 19A tarteak" izeneko proiektua jendaurrean jartzeko aldia ebatzi eta behin betiko onetsi zen proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez, aipatutako proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen.

Canal de Navarra S.A.k adierazi du "Nafarroako Ubidea: 6, 7A eta 19A tarteak" proiektua gauzatzean, indarreko segurtasun neurriak betzeko beharrezkoa dela "Tafalla-Estella 1" 66 kV-eko aireko linea elektrikoaren bariantea egitea, ukitutako zerbitzua berriro ezartzeko. Hori dela eta, TF-72 finkan linea elektrikoaren bide zortasuna ezartzearekin desjabetzea handitzeko jarduketa hastea eskatzen du. Iberdrola Distribución S.A.U. da aipatu linearen jabe.

Horrenbestez, Proiektuen Zerbitzuaren txostenarekin eta proposamenarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. TF-72 finkaren desjabetzea handitzea, ukitutako eskubide bezala jasoz "Nafarroako Ubidea: 6, 7A eta 19A tarteak" izeneko proiektuarendako hurrengo aireko linea elektrikoaren zortasuna:

Finka: TF-72. Jabea eta helbidea: Iribarren Ayesa Javier. Recoletas, 16, 3. I, 31300 Tafalla. Zortasuna ezartzea m 2: 418. Aldi baterako okupazioa m2: 418. Katastroa pol.: 21. Katastroa lurzat: 251. Lur mota: lehorreko lurra.

2. Javier Iribarren Ayesa jaunari dei egitea 2009ko otsailaren 20ko goizeko 9:00etan Tafallako udaletxean ager dadin, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, kasua bada, ukitutako ondasunen behin betiko okupazioarenak ere bai. Ekitaldi berean, aipatutako ondasun eta eskubideen erosketa adiskidetsua hitzartzen ahalko da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 24. artikuluan xedatutakoarekin bat. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzake idatziz; alegazio horiek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari zuzendu beharko zaizkio (San Ignazio etorbidea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrari horren berri eman eta adieraziko zaio argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Tafallako Udalari, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetze Atala), Canal de Navarra, S.A.ri eta ukitutako jabeari.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 28an.-Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0901648