17. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

5/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, azaroaren 13ko 200/2008 Ebazpena indarrik gabe uzten duena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak azaroaren 13an emandako 200/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.

Ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentzia sortu eta haren estatutuak onetsi ziren. Aipatu dekretuaren 19. artikuluak Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako lanpostuak betetzeko deialdiak onetsi, tramitatu eta ebazteko eskumena ezartzen du.

Foru lege horren 53.1 artikuluak aipatzen dituen lanpostuak azterturik, horien artean Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostua ez dagoela ikusi da. Hala, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio deialdia onestea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Larrialdietako Agentziaren estatutuek, ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsiek, ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea azaroaren 13ko 200/2008 Ebazpena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Kudeaketako Zuzendaritzari, Babes Zibilerako Zuzendaritzari eta Langileriaren Kudeaketarako Unitateari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0901641