161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Sanduandia kaleko 2an eta Descalzos kaleko 80an desjabetutako jabeen zerrendaren aldaketa behin betiko onestea

Iruñeko Udalbatzak, 2009ko abenduaren 18ko Osoko Bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

«Ikusirik Descalzos kaleko 80ko eta Sanduandia kaleko 2ko eraikinen eraispenaren ondoriozko orubeen desjabetze espedientea, eta jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe okupazioaren edo ondasunak xedatzearen eta haien egoera material edo legezkoaren bidezkotasunari buruz, ondokoa erabaki da:

1.-1991ko azaroaren 25ean Osoko Bilkurak hartutako erabakia aldatzea, zeinaren arabera behin betikoz onetsi baitzen Descalzos kaleko 80ko eta Sanduandia kaleko 2ko eraikinen eraispenaren ondoriozko orubeen desjabetzeak ukitutako ondasun, eskubide eta jabeen zerrenda, ondoko hauek geratu baitira jabe gisa, eta, orobat, ondasun hauek eskuratzeko beharra deklaratzea:

a) "Gestiones y Desinversiones Patrimoniales", Sanduandia kaleko 2an zegoen eraikina eraistearen ondoriozko orubearen % 5,555aren jabea (Sanduandia, 2-4. C erregistroko etxebizitzarekin bat datorren zatia), Miguel Ángel López Arana jaunaren ordez (1991ko azaroaren 25eko erabakian agertzen baitzen, hala behar ez zuenean).

b) "Carlos Javier Zorrilla Larrainzar jaunaren jaraunspen jasogabea", Sanduandia kaleko 2an zegoen eraikina eraistearen ondoriozko orubearen % 5,555aren jabea (Sanduandia, 2 - 5. esk. erregistroko etxebizitzarekin bat datorren zatia), María Jiménez andrearen ordez (1991ko azaroaren 25eko erabakian agertzen baitzen, hala behar ez zuenean).

2.-Erabaki hau jendaurrean jartzea 15 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta interesdunei jakinaraztea. Orobat, Ministerio Fiskalari jakinaraztea, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3.-Epe hori iraganik ados jartzeko prozedura abiaraztea, eta interesdunei ohartaraztea ezen lagun arteko akordio batera iristeko, Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko bulegoetan ager daitezkeela (Armada etorbidea, 2-5. solairua), 15 eguneko epean, eta aldez aurretik ordua eska dezaketela honako telefono honetara deituz: 948 420 380 edo 948 420 381)."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Hori guztia argitara ematen da Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearekin bat, eta indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (30/1992 Legea, azaroaren 26koa) 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) atalean eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, "Carlos Javier Zorrilla Larrainzar jaunaren jaraunspen jasogabea" jasotzeko izan daitezkeen jaraunsleentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0928834