161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. ERREF.: 2009-S-721

Zangozako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Zangozako Udala.

Xedea: Zangozako eta Rocaforteko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udalerria: Zangoza (Nafarroa).

Araztu ondoren isurtzen diren hondakin uren bolumena handitu egin da. Egunean 1.200 m³ isurtzen dira eta urtean 445.000 m³.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea agerian egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko azaroaren 4an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario atxikia, José Iñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E0927845