161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia

Alfredo Irrure Iberok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alfredo Irrure Ibero.

Xedea: Bentagelbentzu baserriko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia.

Isurketa eginen den udalerria: Odieta (Nafarroa).

Urtean 500 m³ isuriko dira. Isuri aurretik hondakin ura tratatu eginen da, hobi septiko batez eta iragazki biologiko batez osatutako ekipamendu trinkoan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2009ko azaroaren 4an.-Ur komisarioa. Eskuordez, komisario atxikia, José Íñigo Hereza Domínguez.

Iragarkiaren kodea: E0927843