161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, ur-hornidura, estolderia eta saneamendu,
arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion
beste jarduketa eta zerbitzuen prezioak arautzen dituena, 2010. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2009ko urriaren 29an egindako bileran, Ur-hornidura, estolderia eta saneamendu, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuen prezioak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen, 2010. urteko ekitaldirako (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2009ko azaroaren 6ko 137. zenbakian).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/202 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea iraganik alegaziorik aurkeztu ez delarik, Ordenantza horren behin betiko onespena gauzatzen da, eta agintzen haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2009ko abenduaren 16an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

UR-HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDU, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALARI DAGOZKION BESTE JARDUKETA ETA ZERBITZUEN PREZIOAK

ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA 2010

I TITULUA

Iruñerriko zerbitzuak, E.A.-Ren prezioak,
uraren ziklo integralari dagokionean

I KAPITULUA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatea osatzen duten Udalen eremuetan izanen da aplikagarria, non arau-testu honek hartzen eta arautzen dituen zerbitzuak ematen diren, bai eta, halakotan, integraturik egon gabe ere, ur-hornidura egiten edota ur-isurpenak biltzen diren beste haietan ere.

Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean -Kontzeju batean edo zenbaitetan- ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.

II. KAPITULUA

Emandako zerbitzuak

2. artikulua. Emandako zerbitzuak, ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren gertatzezko edo ahalbidezko erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien prezioak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantenimendua.

b) Saneamendu eta estolderia sare lokalen eskuragarritasuna eta mantenimendua.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren erabilpena. Ezarriko den prezioa uraren erabilera edo zertarakoaren arabera aldakor gertatu ahal izango da, horniduran emandako urari erabilpen ezberdinak eman eta neurketa ekipo bakarra dagoenean tarifa konbinatuak ezarriko direlarik.

d) Edateko ur-hornidura edo/eta hondakin uren hustuketaren behin-behineko edo behin-betiko kontratazioa egiteko beharrezko jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboen prestazioa.

Ez dira ordaintzekoak izanen erabilera aldaketagatiko kontratuen izapidaketa eta burutzapena, baldin eta titularitatea aldatzen ez bada, hala nola beste kontrato bateko titularitatearen aldaketa edo subrogazioa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren 101. eta 102. artikuluek arauturikoarekin bat. Halaber, dagokion bajaren ondorengo 30 egun naturaleko epean egiten diren alta kasuetan, honetatik kanpo geratzen direlarik Ordenantza horren 98. artikuluko 1c, e eta f ataletakoren bat aplikatzearen ondorioz egindakoak.

e) Edateko uren distribuzio sare edota hondakin uren hustuketa sareetara lotzeko eskubidea. Hornidura edota saneamendu zerbitzuak egitez eskura izatearen gertakariaz zehazten da.

f) Ikuskapen-lana, enpresaren langileek burututakoa, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzan ezarritako arauen betetze osoa egiaztatzeko bideratua, beroietan arauturikoaren infrakzioa gertatzen den kasuetan.

3. artikulua. I.Z.E.A.-ko Administrazio Kontseiluak bidezko prezioak erabakiko ditu ur-hartzeen burutzapenak finantzatzeko, nola edateko uren distribuzio sareetarako, hala hondakin uren hustuketa sareetarako, bai eta prezintaketetan, eta kontadoreen egiaztapen, ezarpen eta ordezkapenetan ere, edo beste lanetan ere, horrelakoak aipatu Sozietateak burutzen dituen kasuetan.

III KAPITULUA

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. ordaintzera beharturik daude:

a) Ordenantza honetako 2. artikuluaren a), b), c) eta d) ataletan zehazten diren zerbitzuen kasuan, dagokien hornidura-kontratuaren titularra.

b) Ordenantza honetako 2. artikuluaren e) atalean zehazten diren zerbitzuak direnean:

b.1.) Etxebizitzetako Ur-lotuneak: Etxebizitzen eragilea izanen da ordaintzera beharturik, halakotzat joko delarik eraikitzen ari dena edo eraikuntza kontratatu duena.

Etxebizitza-promozioak.-Nolanahi ere, eragileak eraikuntza-proiektua burutzea agindu lezakeeneko eraikitzaileak delako tarifa ordaindu ahal izanen du, halakoetan, zenbatekoa eragilearengandik berreskura daitekeelarik.

b.2.) Bestelako Ur-lotuneak:

b.2.1.) Gainerakoak: Ur-lotunea eskatu duenak, edo, halakotan, 2.e) artikuluko zerbitzuak eskatu dituenak.

c) 2. artikuluaren f) atalean zehazten diren jardueren kasuan, arau-haustea eragin duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Hornidura-kontraturik ez dagoen kasuetan, ordaintzera beharturik egonen dira ikuskapena dagokieneko lursail, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta bestelako higiezinen jabeak, errentariak, edo edonolako erabiltzaileak, betiere zehaturiko gertakaria dela eta onuradun suertatu izan direnean.

IV. KAPITULUA

Kuotaren oinarria

5. artikulua. 2. artikuluan zerrendaturiko zerbitzuetako bakoitzari dagokion kuota kalkulatzeko oinarriak ondorengoak dira:

a) 2. artikuluaren a) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuaren ur-emari nominalaren araberako kuota finkoa.

b) 2. artikuluaren b) atalean aipatutako zerbitzurako: hornidura-kontadorearen ur-emari nominalaren araberako kuota finkoa.

c) 2. artikuluaren c) atalean aipatutako zerbitzurako: Kontagailuak seinalatzen duenaz, edo teknikoki onargarri diren beste prozeduraren bitartez zenbatutakoaz, kontsumitu diren ur metro kuboen kopurua.

d) 2. artikuluaren d) atalean aipatutako zerbitzurako: kuota finkoa.

e) 2. artikuluaren e) atalean aipatutako zerbitzurako: Ur-hartzearen edo deribazioaren diametroaren araberako kuota finkoa, edo diferentzia handiagotze kasuan. Kuota honi koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, Eraskinean ezartzen diren erabilpen ezberdinen edo eta eraikinen motaren arabera.

f) 2. artikuluaren f) atalean ezarritako jardueretarako: egindako ikuskapenen kopurua.

V. KAPITULUA

Tarifak

6. artikulua. Kuota kalkulatzeko oinarriei aplikagarri zaizkien tarifak, Eranskinean ageri direnak dira, zerbitzu bakoitzerako.

VI. KAPITULUA

Kuotak

7. artikulua. Zerbitzu bakoitzari egokituko zaion kuota, bere oinarriari dagokion tarifa aplikatzearen emaitza izanen da.

8. artikulua. Aterako den kuotari legeek une bakoitzean fizkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.

VII. KAPITULUA

Sortzapena

9. artikulua. 1.-2. artikuluaren a) eta b) ataletan ezartzen diren prezioak hil edo lauhil natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira, sareetara lotura eginik duten erabiltzaile guztiendako.

Zerbitzuari atxikitzen diren erabiltzaileendako ere, prezioak atxikipena egiten den egunean sortuko dira, nolaz eta, ordaintzera behartutakoak, hil horri geratzen zaizkion egunen proportzio-zatia eta geratzen diren egunei dagokiena, fakturazio-aldia bukatu arteraino, ordain dezan.

2.-2. artikuluaren c) ataletan ezartzen diren prezioak ur erabilpena egiten deneko momentuan bertan sortuko dira.

3.-2. artikuluaren d) atalean ezartzen diren prezioak edateko ur-hornidura edota hondakin uren hustuketa-kontratua egiten denean sortuko dira.

4.-2. artikuluaren e) atalean ezartzen diren prezioak sortuko dira:

a) Eraikinetako ur-loturetan, eraikuntza lanerako lotura eskatzen den unean edo eraiketa lanetarako ur-hornidura kontratua gauzatzen den momentuan, nahiz eta Ur-lotuneak lehenago eginak izan daitezkeen, poligono baten urbanizatze aldian.

b) Bestelako ur-loturetan, delako lotura baimendua izan orduko.

5.-2. artikuluaren f) atalean ezartzen diren prezioak, ordenantzen infrakzioa gertatu izan den kasuetan, Enpresak baimendutako langileek ikuskapen edo egiaztapen bisitaldia egiten duten momentuan sortuko dira.

VIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

10. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren prezioak ondoko arauei jarraituz ordainaraziko dira:

1.-2. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren prezioak honela ordainaraziko dira:

a) 2,5 m³/h edo ur-emari nominal txikiagoko kontsumoen kontrolerako kontagailuak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, lauhilabetean behin.

b) 2,5 m³/h baino ur-emari nominal handiagoko kontsumoen kontrolerako kontadoreak jarriak dituzten erabiltzaileen kasuan, hilabetean behin.

2.-2. artikuluaren d) eta e) ataletan aurreikusitako prezioak sortzapena egiten den momentuan ordainaraziko dira.

3.-2. artikuluaren f) atalean aurreikusitako prezioak subjektu pasiboari jakinarazten zaion momentuan ordainaraziko dira.

IX. KAPITULUA

Diru-bilketa

11. artikulua. 1.-Ordenantza honetan zehazten diren zerbitzuak ematetik sortzen diren zorrak "jakinarazpen gabeko" kontsideratuak izanen dira, 2. f) artikuluan aipatzen diren jardueretatik sortzen direnak izan ezik.

2.-2. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren prezioek sortzen dituzten zorrak, behin eta 10. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, sortzapena izan eta ondorengo hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

3.-2. artikuluaren d) atalean aurreikusten diren prezioak beren sortzapenean bertan ordaindu beharko dira, baldin eta 12. a) artikuluan aurrikusten den ordaintzeko era eskatu ez bada, halakotan 30 egun naturaleko epean ordaindu beharko baitira.

4.-2. artikuluaren e) atalean aurrikusten diren prezioak, Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzaren araberakoan behin Ur-lotunea egiteko eskubidea ezagutua izan eta gero, sortzapena egiten denean ordaindu beharko dira. 9.4 artikuluaren b) lerroaldean zehazten den kasuan, obrarako hornidura-kontratua eratzen den momentuan ordaindu beharko dira.

5.-2. artikuluaren f) atalean aurrikusten diren prezioak, ordaintzaileari jakinarazten zaion egunetik aintzina kontaturik, hilabeteko epean ordaindu beharko dira.

6.-Ezarritako epean ordainduak ez diren prezioei dagozkien zenbatekoak legezko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.

Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.

Berandutza-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar dituzten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.

12. artikulua. 1.-Zorren ordainketa ondoko eran egin ahal izanen da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten ordaintzaileendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuko zordunketa bidez.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten ordaintzaileendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Iruñerriko Zerbitzuen Bulegoetan.

2.-Nahiz eta 9.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, kontratuaren deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzaileari itzuli beharko zaizkio.

II TITULUA

Saneamendu kanonari buruz

13. artikulua. Saneamendu kanona 10/1988 Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko Foru Legean, abenduaren 29koa, eta apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bitartez onartutako Araudi garatzailean arauturik dago.

14. artikulua. Kanonaren zenbatekoa, zeina 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraikiz ezartzen den, Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkaturik geratzen da, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.

Ordenantza honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Tarifak

1. 2.a) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

1.1. Kuota finkoak hornidura: ezarritako kontagailuaren ur-emari nominalaren arabera.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

LAUHILABETEKO KUOTA

1,5 m³/ordu arte

9,34 euro

2,5 m³/ordu arte

23,05 euro(*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua ezarririk dagoen kasuetan, betiere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

HILABETEKO KUOTA

3,5 m³/ordu arte

20,22 euro

6 m³/ordu arte

28,89 euro

10 m³/ordu arte

43,22 euro

15 m³/ordu arte

87,00 euro

25 m³/ordu arte

115,46 euro

40 m³/ordu arte

214,16 euro

60 m³/ordu arte

299,00 euro

100 m³/ordu arte

467,35 euro

150 m³/ordu arte

1.138,65 euro

250 m³/ordu arte

1.355,47 euro

400 m³/ordu arte

2.112,34 euro

1.2. Sutetarako ur-hargune zigilatuengatiko kuotak.

Kuota finkoak, Ur-lotunearen diametroaren arabera:

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

LAUHILABETEKO KUOTA

30 mmkoa

10,39 euro

40 mmkoa

19,96 euro

50 mmkoa

31,15 euro

65 mmkoa

41,52 euro

80 mmkoa

77,96 euro

100 mmkoa

109,14 euro

125 mmkoa

171,52 euro

150 mmkoa

421,02 euro

200 mmkoa

498,42 euro

250 mmkoa

778,81 euro

2.-2. b) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak.

2.1. Kuota finkoak -estolderia-saneamendua.

Ezarritako hornidura-kontagailuaren ur-emari nominalaren arabera.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

LAUHILABETEKO KUOTA

1,5 m³/ordu arte

9,34 euro

2,5 m³/ordu arte

23,05 euro (*)

(*) 1,5 m³/ordu baino ur-emari handiago eta 2,5 m³/ordu baino txikiagoko edo ur-emari bereko kontagailua ezarririk dagoen kasuetan, betiere etxeko erabilpenerako, hots, 1. Tarifakoa esklusiboki, edo bestela etxeko erabilpena edo ureztapen pribaturako esklusiboki, hots, 4.3 tarifa konbinatukoa 1,5 m³/ordu edo ur-emari txikiagoko kontagailuendako ezarririk dagoen ur-hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

KONTAGAILUAREN UR-EMARI NOMINALA

HILABETEKO KUOTA

3,5 m³/ordu arte

20,22 euro

6 m³/ordu arte

28,89 euro

10 m³/ordu arte

43,22 euro

15 m³/ordu arte

87,00 euro

25 m³/ordu arte

115,46 euro

40 m³/ordu arte

214,16 euro

60 m³/ordu arte

299,00 euro

100 m³/ordu arte

467,35 euro

150 m³/ordu arte

1.138,65 euro

250 m³/ordu arte

1.355,47 euro

400 m³/ordu arte

2.112,34 euro

3.-2. c) Artikuluan aurreikusitako zerbitzua-kontsumoa.

3.1. Kuota Aldakorra: m3ko prezioa.

Tarifa 1.-Etxeko erabilpena, zerbitzu publikoko erabilpena (Administrazio Publikoak) eta gizarte-interesekoa: 0,2683 euro.

Tarifa 2.-Industri-erabilpena, merkatal-erabilpena, nekazal- eta abeltzaintza-erabilpenak eta suteen aurkako erabilpena: 0,4079 euro.

Tarifa 3.-Ureztapen pribatuko erabilpena eta aisia-baratzetako erabilpena: 0,7307 euro.

Tarifa 4.-Erabilpen konbinatuen tarifak:

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena:

  • 14 m³/hilabete arte: 0,2683 euro.
  • 14-25m³/hilabetel: 0,4079 euro.
  • Gainerako kontsumoa: 0,7307 euro.

4.2. Etxekoa-Merkataritza:

  • 14 m³/hilabete arte 0,2683 euro.
  • Gainerako kontsumoa 0,4079 euro.

4.3. Etxekoa-Ureztapena.14 m³/hilabete arte: 0,2683 euro.

  • Gainerako kontsumoa: 0,7307 euro.

4.4. Merkataritza-Ureztapena:

  • 12 m³/hilabete arte: 0,4079 euro.
  • Gainerako kontsumoa: 0,7307 euro.

Tarifa 5.1.-Zerbitzu publikoko erabilpena (Iruñerriko Udal Zerbitzuak): 0,2683 euro.

Tarifa 5.2.-Eremu publikoak ureztatzeko erabilpena: 0,2934 euro.

Tarifa 6.-Mankomunatu gabeko Udal-Entitateri eman ur-hornidura -zisterna bidezko hornidura barne-: 0,3234 euro.

Tarifa 7.-Obrak burutzeko erabilpena, behin-behineko zerbitzu berezitako erabilpena, eta zisterna bidezko hornidura: 0,7080 euro.

Tarifa 8.-Izkutuko ur-ihesagatik gertaturiko kontsumoak: 0,2683 euro.

Tarifa hau (8) aplikatzea ondorengo inguruabar guztiak gertatzen direlarik egin ahal izanen da, izan ere egokiro egiaztaturik direnean:

1.-Izkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjetu pasiboak aldez aurretik tutuerian edo neurgailuetan matxuraren berririk ez duelarik.

2.-Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeria egon, ihesa gertatzeko unean, halakotan, ez eta gertatutako unearen ondoren ere.

Ur-ihesa eragin zuen hautsi edo matxuratutako instalakuntzaren konponketa, hura bazela jakin eta ondorengo 7 eguneko gehieneko epean egina beharko du.

3.2. Mugagabeko iraupena duen hornidura eta saneamendu kontratu batengatiko zerbitzuen erabilpenean erabilera aldaketa egiaztatuko bada, Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k tarifa aldatzeari ekingo dio, egiaztatutako benetako erabilera fakturatzeko xedeaz.

4.-2. d) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Kontratazioa: 126,14 euro.

5.-2. e) Artikuluan aurreikusitako zerbitzuak. Ur-hartzeko lotura-eskubidea.

5.1. Hornidura eta saneamendu sareetara ur hartzeko lotura egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarra, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:

LOTURAREN DIAMETROA

OINARRIA

(1") arte 25 mm

663,23 euro

(1" 1/4) 30 mm

1.255,04 euro

(1'1/2) 40 mm

2.511,41 euro

(2") 50 mm

3.854,75 euro

65 mm

5.134,96 euro

80 mm

6.415,84 euro

100 mm

8.988,79 euro

125 mm

16.867,48 euro

150 mm

34.361,59 euro

200 mm

61.610,82 euro

250 mm

96.264,51 euro

KOEFIZIENTE ZUZENTZAILEA

Etxebizitza libreak eta prezio mugatuko libreak (*)

0,45

E.A.O. (*)

0,3

Prezio tasatuko etxebizitzak eta prezio adostuko etxebizitzak (*)

0,35

Etxekoa/ureztapena (E.A.O. izan ezik), eta sare berriztatzea dela eta Ur-lotunerako eskariak

0,8

Industria, merkataritza, igeritoki pribatuak

1

Jabetza publikoko ondasunak, erabilpen edo zerbitzu publikokoak

0,2

Ureztapen publikoa

0,2

Ureztapen pribatua

2

Obrak eta behin-behineko erabilpena gehienez 2 urte

0,2

-Ateratzen den zenbatekoa %40az gehitua izanen da Ur-lotunea bulego edo etxazpiak dituen etxebizitzarako den kasuetan.

5.2. Suteen aurkako jarduneko kontsumorako Ur-lotunea egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

UR-LOTUNEAREN DIAMETROA

ZENBATEKOA

80 mm artekoa

364,27 euro

100 mm

661,52 euro

125 mm

1.038,03 euro

150 mm edo handiagoa

2.548,89 euro

5.3. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko ur-lotunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza lotura ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik lotura nagusia tramita dadin bere nahia adierazi ahal du, deribazioak alde batera utziz, eta halakoetan 1 koefizientea aplikatuko delarik.

5.4. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.

5.5. Ur-lotune bati edo ur-lotune deribatu bati koefiziente zuzentzaile bat baino gehiago aplikagarri zaionetan, zerbitzuan erabilera desberdinak batera egiten direlako, lotura-eskubideen zenbaketa lotura horretatik hornitzen diren etxebizitza guztien gainean koefiziente zuzentzaileak aplikatzean ateratzen den batukea izanen da, koefiziente bakoitza erabilerak duen proportzioan.

5.6. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen Ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera ur-hartze lotunea egiteko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera lotura egiteko eskubidea eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:

a) Hornidura sarera ur-hartze lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa izanen da globalaren %50ari dagokiona. Kasu honetan sartzen dira ureztapenerako lotura-eskariak.

b) Saneamendu sarera lotura batua (hondakin urak eta euri-urak aldi berean) egiteko eskubideak: loturaren diametroaren araberako tarifa estandarrak:

LOTUNEAREN DIAMETROA

OINARRIAK

160 mmkoa

338,26 euro

200 mmkoa

941,97 euro

250 mmkoa

1.497,14 euro

315 mmkoa

2.321,63 euro

400 mmkoa

3.767,88 euro

500 mmkoa

5.885,81 euro

Oinarriei 5.1 atalean ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.

c) Hondakin ur edo euri-uretako lotura egiteko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) atalean aurreikusten denaren %50ari dagokiona izanen da.

6.-2. f) artikuluan aurreikusitako jarduerak.

Egindako ikuskapen bakoitzarengatik: 58,50 euro.

7.-Pentsioa edo errenta jasotzen duten eta diru-behar handiko egoeran daudenendako kuota berezia.

Ordenantza honetan arautzen den edozein preziori dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, ordaintzailea Gizarte Segurantzaren pentsio baten onuraduna denean, edota Nafarroako Mendekotasun Agentziaren edo EEZPek (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) diru-behar handiko egoeratzat jotako batean egoteagatik onetsitako prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarrean den EAEAPa, bider 1,13 ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edota ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,35 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea ez den beste ezein famili-zamarik izanez gero (adin txikiko seme-alabarik, 23 urte arteko eta adin horretako seme-alabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo seme-alaba ezindurik eta diru sarrerarik gabeak), aipatu diru-muga horiei menpeko lagun bakoitzagatik delako EAEAPa 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eskatzaileek ondokoak ekarri beharko dituzte:

1.-Eskabidea.

2.-Jasotako prestazioaren egiaztagiria.

3.-Errenta edo Ondare Aitorpena, edo horrelakorik egin behar ez izateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren agiria, hala nola eskatzailearen edo bizikideen diru sarrerak egiaztatzen dituzten beste agiriak.

4.-Udal Erroldatik eratorritako Elkarbizitze Egiaztagiria.

Edonola ere, tarifa honen erabiltzailea ur-hornidura eta saneamendu kontratuko titularra edo bere ezkontidea izanen da.

Iruñerriko Zerbitzuak, E.A.-k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.

8.-Irabazteko asmorik gabeko jardueran, hirugarren munduarentzako laguntzak biltzen aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeendako kuota berezia:

Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa, era orokorrean aplikagarri den kuotari %10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.

Iragarkiaren kodea: L0928403