161. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Dokumentuak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2009ko urriaren 29an egindako bilkuran, Dokumentuak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 2009ko azaroaren 6an, 137. zk.).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen, uztailaren 2koaren, 325. artikuluak (15/2002 Foru Legeak, maiatzaren 31koak, aldatua) xedatutakoarekin bat, eta jendaurreko epea iragan ondoren alegaziorik izan ez denez, aipatu ordenantza hori behin betiko onetsi da. Halaber, horren testu osoa argitaratzea erabaki da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 16an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

DOKUMENTUAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluan, IV. kapituluan, 7. sekzioan xedatutakoarekin bat, eta horren 12. artikuluan dagoen baimena kontuan hartuta.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da Iruñerriko Mankomunitateko organoek eta agintariek luzatutako dokumentuei edo horien eskumeneko dokumentuei dagokien administrazio jarduera, norbaitek eskaturik:

1.-Planoen kopia.

2.-Egiaztagiriak.

3.-Kopia eginbidetuak.

4.-Dokumentuak konpultsatzea.

5.-Fotokopiak.

6.-Langileen plazen deialdiak.

7.-Ahalmenak askiestea.

8.-Kontsultei egin beharreko txostenak eta erantzunak.

9.-Eskualdeko Hiri Garraioko gizarte profila duen garraio txartela berritzea eta aktibatzea.

10.-Garraio txartela jaulkitzea eta aktibatzea Eskualdeko Hiri Garraioko tarifak ordaintzeko.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan xedatutako tasak sorraraziko dira dokumentua luzatu edo tramitatzeko eskaera aurkezten denean. Dokumentua ez da emanen edo ez da tramitatuko, kasuen arabera, behar den ordainketa egin ez bada eta dagokion ordainagiria jaulki ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaindu behar dute tasaren xede diren dokumentuak luzatzeko edo tramitatzeko eskatu dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak izanen dira ordenantza honen eranskinean ageri direnak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan xedatutako tasak Iruñerriko Mankomunitateko Kutxan sartuko dira (Navas de Tolosa k., 29, Iruña), edo, bestela, ondoko kontuan: 2054 0214 75 1100000141.

Dirua biltzeko arau berezi gisa xedatzen da ordenantza honen 9. ataleko 2. artikuluak jasotzen duen tasa ordaindu ahalko dela jaulkitzeko eta/edo karga egiteko guneetan, kontakturik gabeko txartela kargatzeko sarearen kontratua duen esleipendunarenetan, alegia. Laguntzen duen arren, aipatu kontratuaren esleipendunak ez du dirua biltzeko organo izaerarik izanen.

Dirua biltzeko arau berezi gisa xedatzen da ordenantza honen 10. ataleko 2. artikuluak jasotzen duen tasa ordaindu beharko dela jaulkitzeko eta/edo karga egiteko guneetan, kontakturik gabeko txartela kargatzeko sarearen kontratua duen esleipendunarenetan, alegia. Laguntzen duen arren, aipatu kontratuaren esleipendunak ez du dirua biltzeko organo izaerarik izanen.

TARIFEN ERANSKINA

I.-Epigrafea-planoen kopiak:

-DIN A0: 5,35 euro.

-DIN A1: 2.60 euro.

-DIN A2: 1,45 euro.

-DIN A3: 0,40 euro.

II.-Epigrafea-egiaztagiriak:

-Iruñerriko Mankomunitateko informatika baseetan dauden datuak egiaztatzea: 3,45 euro.

-Administrazio espedienteetan dauden ebazpenak edo dokumentuak egiaztatzea: 5,70 euro.

-Hura jaulkitzeko, aldez aurretik txostenak egiteko eskatzen duen egiaztatzea: 16,00 euro.

Egiaztatzeak planoa eta/edo fotokopiak baditu -eginbidetuak edo ez- I., III. eta IV. epigrafeei dagokien tasa ere eskatuko da.

III.-Epigrafea-kopia eginbidetuak.

-Administrazio espedienteetan dauden dokumentuen kopia eginbidetua: 2,95 euro.

-Iruñerriko Mankomunitateko informatika baseetan dauden datuen kopia eginbidetua: 3,45 euro.

Pertsona berberarendako, espediente bateko dokumentu eta datuen eginbidetzea bakarra dela joko da tarifa ezartzeko. Aurreko zenbakietan xedatutako tasari gehituko zaio I. eta V. epigrafeetakoa, eginbidetzen diren plano eta/edo fotokopiengatik.

IV.-Epigrafea-dokumentuak konpultsatzea.

-Konpultsa bakoitzarengatik: 1,90 euro.

Pertsona berberak espediente bakar batean eman behar dituen dokumentuen konpultsa bakarra dela joko da tarifa ezartzeko

V.-Epigrafea-partikularrek eskatutako dokumentuen fotokopiak.

Espediente publikoetan dauden dokumentuen fotokopia bakoitzeko:

-DIN A3: 0,15 euro.

-DIN A4: 0,15 euro.

VI.-Epigrafea-langileen plazen deialdiak.

-Izena emateagatik: 15,00 euro.

VII.-Epigrafea-ahalmenak askiestea.

-Askieste bakoitzeko: 5,50 euro.

VIII.-Epigrafea-kontsultei egin beharreko txostenak eta erantzunak.

-Kontsultei egin beharreko txostenak eta erantzunak egiteagatik: 12,60 euro.

IX.-Epigrafea-gizarte profila duen garraio txartela.

-Eskualdeko Hiri Garraioko gizarte profila duen garraio txartela berritzea eta aktibatzea: 2,00 euro.

X.-Epigrafea-garraio txartela.

-Garraio txartela jaulkitzea eta aktibatzea Eskualdeko Hiri Garraioko tarifak ordaintzeko: 2,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0928401